Suger
Wikipedia(e)tik
Suger de Saint-Denis (?, 1081 inguruan - Saint-Denis, 1151) frantses fraide, politikari eta historialaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Frantziako Luis VI.aren ordezkari izan zen Erroman eta 1112ko eta 1123ko Letrango kontzilioetan parte hartu zuen. Luis VII.a erregearen kontseilaria izan zen eta erregeak bigarren gurutzadara joan behar izan zuenean Suger izendatu zuen erregeorde (1147-1149).
Saint-Denisko eliza berriro eraikitzeko agindu zuen eta historia lanak idatzi zituen, Histoire de Louis Gros, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.