Sustrai Colina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sustrai Colina
Sustrai Colina
Sustrai Colina 2015ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Sustrai Colina Akordarrementeria
Jaio 1982ko urriaren 20a (41 urte)
Urruña (Lapurdi)
Sustrai Colina.

Sustrai Colina Akordarrementeria (Urruña, Lapurdi, 1982ko urriaren 20a) bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria da. Zuzenbideko lizentzia du.[1] 2014ko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi du.

Biografia

Ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Pilotazale amorratua, esku huska pilotan aritu zen bost urte zituenetik hamazazpi urte bete arte.[2]

Egun, bertsolaritzan dabil buru-belarri: bertsotan aritu ez ezik, irakatsi ere egiten du, Hendaian. Bertso saioetan ere kantukide ohikoena duen Amets Arzallusekin batera dihardu bertso irakasle.[3]

Gainera, zutabeak idazten ditu Berria egunkarirako, eta elkarrizketak Argia astekarirako.

Bertsolaritzako ibilbidea

Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera hainbat txapelketetan parte hartu izan du; 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketa irabazi zuen, eta, nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan parte hartu du, baita 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan zen eta bosgarren egin zuen. Hurrengo hiru ekitaldietan ere finalean aritu da.

2014an Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi du.

Lorpenak

Erreferentziak

  1. «Sustrai Colina», Bertsulari.com webgunea.
  2. «Sustrai Colina», Bertsozale Elkartearen webgunea. Eskuratze data: 2011-07-27.
  3. Kattalin TOTORIKA (2004ko urria): «Sustrai Colina», EKE.org euskal kulturaren ataria.

Kanpo loturak