Symphalangus syndactylus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Unikonta

Symphalangus syndactylus
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Parvordena: Catarrhini
Goifamilia: Hominoidea
Familia: Hylobatidae
Generoa: Symphalangus
Gloger, 1841
Espeziea: Symphalangus syndactylus
Raffles 1821[2]
Hedapen mapa

Symphalangus syndactylus edo Siamang Symphalangus generoko animalia da, genero horretako bakarra. Primateen barruko Hylobatidae familian sailkatuta dago. Malaysia, Thailandia eta Sumatran bizi dira. Hylobatidaeren artean dagoen simiorik handiena da, ia-ia txinpanze baten tamainakoa. Metro bateko altuera izan dezakete eta 25 kg.ko pisua.

Siamanga berezia da bi arrazoi direla eta. Lehenengoa da oineko bi behatz fusionaturik dituela. Bigarrena da lepoan duen "zakua", bakarrik arretan, puztu dezakeena buruaren tamainararte eta horrekin oihu handiak bota. 25 kromosoma pare dituzte zelula diploidetan.

Gaur egun bi azpiespezie ezagutzen dira Symphalangus syndactylus syndactylus eta Symphalangus syndactylus continentis. Hylobates agilis eta Hylobates larekin batera bizi da, eta horrek berezia egiten du Hylobatidae guztien artean, beste espezie batekin bizi den bakarra delako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2.   Raffles (1821), 13, Trans. Linn. Soc. Lond., 241. orrialdeak .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Symphalangus syndactylus Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]