Ténéréko arbola

Koordenatuak: 17°45′N 10°04′E / 17.750°N 10.067°E / 17.750; 10.067
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ténéréko arbola 1961ean.

Ténéréko arbola (frantsesez: Arbre du Ténéré) akazia bakartia, agian Acacia raddiana[1] edo Acacia tortilus[2] bat, izan zen, behin munduko osoko arbolarik bakartiena izan zena. Ténéré eskualdea zeharkatzen zuten karabanek erreferentziatzat hartzen zuten, 400 kilometroko eremuan bakarra zelako. 1973an libiar kamioilari batek arbola jo eta lurrera bota zuenez, metalezko eskultura batek ordezkatua izan zen. Bertoko tuaregek miresten zuten arbola hau egun Niameiko Museo Nazionalean gordetzen dute.

Akazia hau basamortua egun baino hezeagoa zenean jaio eta bakarrik iraun zuen hamarkadetan zehar. 1938 eta 1939 arteko neguan inguruan putzu bat eraiki zuten eta bere sustraiak 33 eta 36 metro artean dagoen maila freatikoraino heltzen direla konturatu zuten[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Riedacker, A.. (1993). Physiologie des arbres et arbustes en zones arides et semi-arides: séminaire, Paris-Nancy, 20 mars-6 avril 1990. John Libbey Eurotext, 406 or. ISBN 2742000194..
  2. Le Roy, Robert. (1998). Méhariste au Niger: souvenirs sahariens. Karthala Editions, 108 or. ISBN 2865377784..
  3. Carlier, Marc. (2006). La drôle de guerre au Sahara: confins nigériens, 1938-1940. éditions Karthala, 59 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17°45′N 10°04′E / 17.750°N 10.067°E / 17.750; 10.067