Basamortu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Namibiako basamortua

Basamortua erliebe mota bat da, non prezipitazio urriak dauden. Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate txikia duen lur eremu nahiko zabalak dira. Definizio hau kontuan hartuta basamortu deitzen zaie eremu despopulatuei. Horrela basamortu deritze eremu hotzago batzuei, besteak beste Artikoa edota tundra.

Bizi gutxi daukatela esaten da, baina basamortu motaren araberakoa da; askotan ez da horrela, landaredia hezetasun urritasunaren araberakoa da eta animaliak egunez ezkutatzen direlako hezetasuna gordetzeko, basamortuko ekosistema bat idorra delako.

Basamortuen kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko eremu orografiko handiena osatzen dute: munduko basamortuen azalera guztira 50 miloi kilometro karratutakoa da, gutxi gorabehera lurraren herena (%34). Basamortu eremuak gehien bat Asia mendebalde eta erdialdean, Afrikaren iparraldean (Kantzer tropikoaren bi aldeetan) eta Australian (Kaprikornio tropikoaren iparraldean eta hegoaldean) daude batez ere, baina Ameriketan ere badira.

10 basamortu handienak:

Basamortua eremua (km²)
Antartika 14 000 000
Artikoa 14 000 000
Sahara (Afrika) 9 000 000
Arabiar basamortua (Asia) 2 330 000
Gobi (Asia) 1 125 000
Kalahari (Afrika) 900 000
Hondarrezko Basamortu Handia (Australia) 414 000
Karakum (Asia) 350 000
Taklamakan (Asia) 344 000
Namib (Afrika) 310 000

Eremu bat basamortu izatearen arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Presio handiak :Latitude txikiko basamortuetan prezipitazioak galarazten dituen faktorea beheranzko haize korronteek eraginiko presio subtropikal handi eta konstanteak dira. Adibidez Sahara, Kalahari eta Australiako basamortuak.
  • “Euriaren itzala” posizioa : Latitude ertainetako basamortuak mendilerroen babesean daude. Euria dakarten lainoak ez dira basamorturaino heltzen bidea mendi garaiek oztopatzen dietelako. Goitik pasatzen ahalegintzen geroz eta denbora gehiago igaro, euri gutxiago dute eta horrela basamortura heldu orduko lainoek jadanik ez dute urik.
  • Kontinentalitatea : Basamortuak urrun daude itsasotik edo hezetasuna sortzen duten iturrietatik eta haize hezeak ez dira heltzen.
  • Garaiera handia: Basamortuak garaiera handietan daude kokatuta. Adibidez basamortu tibetar eta boliviarrak.
  • Itsaslaster hotzak : Haizearen ondorioz itsasoaren gaineko geruzak sakonean dauden geruzengandik konstanteki ordezkatzen ari dira, horrela gaineko geruzak beti daude hotz, uraren lurrunketa gutxitu egiten da eta lehortasuna sortzen da. Adibidez Afrika mendebaldeko kostetan (Namibian) eta Hego Amerikako Atacaman. Atacama Peru eta Txileren artean dago eta lurreko lekurik lehorrena da itsaso baten ondoan egon arren.
  • Aire beherakorraren mugimendua: Lurburuetatik hurbil eta garaiera handietan daude basamortu hotzak eta polarrak. Airearen goialdeko geruzak lurrerantz jaisten hasten direnean airea konprimitzen doa, jaisten den 1000 metroko 10 gradu igoz da. Zorura heltzean airea oso bero dator eta horregatik ia ez du hezetasunik. Adibidez Boliviako desertua hotza da bere garaiera handiagatik.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peveril Meigs-ek lurreko basamortu eremuak hiru kategoriatan banatu zituen jasotzen zuten euri kopuruaren arabera. Sistema honen arabera, gaur egun onartua:

  • lur guztiz lehorrak 12 hilabete segidan euririk jaso gabe daudenak dira. Batzuetan urteak igarotzen dira euririk ikusi gabe.
  • Lurraren azaleraren %4a dira lehorrek 25 mm baino gehiago eta 250 milimetro euri baino gutxiago dute urtean eta lurreko azaleraren %4a estaltzen dute.
  • Azkenik erdi lehorrek gutxi gorabehera urtean 250 milimetrotik 500 milimetrora bitartean jasotzen dute jasotzen dute urtean. Basamortuen ertzetan kokatuta egon ohi dira eta gutxi gora behera lurraren % 15a estaltzen dute.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri xerofito nabarmenak dituzten landareak (ur gutxiko inguruneetan bizitzera moldatutakoak) han-hemen barreiatuta egoten dira, eta lur gorriz edo oso landare txikiak hazten diren lurrez daude elkarretatik bereiziak. Lehorte bortitzak onez eramateko egokiturik daude, eta badute horretarako modu bat baino gehiago. Zuhaixka zurtsuek sustrai luzeak dituzte, lurpetik aski hezetasun eskuratu ahal izateko. Beste ezaugarri xerofito batzuk ere badituzte, azal lodiko enbor laburrak eta hosto iraunkorrak, besteak beste. Lehortea onez eramateko, basamortuko landare batzuk ia erabat lehortzen dira, beren buruari kalterik egin gabe, eta hilda daudela ematen duen arren, piztu egiten dira euriteen ondoren. Beste landare batzuek, kaktusek esaterako, ura gordetzen dute zurtoinean edo beste organo batzuetan.

Landare mota hauek urtsuak izaten dira normalean, sustrai sistema ondo garatu bat izaten dute gainazaletik hurbil, eta era horretara hartzen dute lurreko hezetasuna, hartzea daukatenean, jakina. Basamortuko beste landare batzuk beren hazien erresistentzia izugarriari esker bizi dira.

Hazi horiek, iraun, zenbait urtez irauten dute lurraren gainean, harik eta lurrak behar adina hezetasun xurgatzen duen arte.

Lurrak landareen bizi zikloak asetzeko bezainbat hezetasuna duenean, haziak ernamuindu egiten dira, landareak hazi egiten dira, eta hazi multzo berri bat sortzen dute denbora tarte oso laburrean. Beste landare batzuek txikiak direlako eta oso ur gutxi behar dutelako irauten dute bizirik. Landare batzuk hain dira txikiak, non begiraldi batean ezin ikus baitaitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basamortu Aldatu lotura Wikidatan