TBO

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

"TBO" gaztelaniazko komikien astekaria arrakastatsua izan zen, 1917tik 1998ra etenaldiekin Espainian argitaratua eta Arturo Suárez asturiarrak Bartzelonan sortua.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian, komiki aldizkaririk irakurriena izan zen. 1983 arte Buigas, Estivill eta Viña izan ziren argitaratzaileak eta, horren ondoren, Editorial Bruguera (1986 arte) eta "Ediciones B" 1988tik amaiera arte arduratu ziren.

"Tebeo" hitza komikiaren sinonimoa da gaur egun, eta aldizkari honetan jatorria dauka.

Istorio ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio sorta ezagunen artean "La familia Ulises", "Los grandes inventos del TBO", "Josechu el vasco" eta "Tontolín de Tarrascon" egon ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]