Tapiz
Wikipedia(e)tik
Tapiza (edo alfonbra Hegoaldean) zola edo hormak estaltzeko erabiltzen den ehunezko atal berezia da[1], gehienetan ehunezko dekorazio-lana. Tapizak egiteko arteari tapizgintza deritzo.
Materialaren arabera, hainbat tapiz mota daude: artilezkoak, nylonezkoak, poliesterezkoak, akrilikoak eta abar. Korapiloaren arabera ere sailkatzen dira.
Lehendabiziko tapizak k. a. III. eta k. a. II. milurtekoetan agertu ziren, Kaspiar itsaso inguruan[2] edo Armeniako goi-ordokian[3]. Handik mundu osora zabaldu zen, egun Afganistangoak, Pertsiakoak, Txinakoak edo Indiakoak ospetsuak izanik.
Tapiz ezagunak [aldatu]
- Bayeuxko tapiza, XI. mendeko brodatutako oihal handia, irudi bidez normandiarren Ingalaterrako konkista azaltzen duena.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Alfonbra, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=alfonbra
- ↑ Barber, E.J.W. (1992), Prehistoric Textiles: The Development of Cloth in the Neolithic and Bronze Ages with Special Reference to the Aegean, 171. or., ISBN 0-691-00224-X
- ↑ Gantzhorn, Volkmar (1998), Oriental Carpets, ISBN 3-8228-0545-9
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |