Kaspiar itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kaspiar itsasoa
Caspian Sea from orbit.jpg

Kaspiar itsasoa satelite irudian

Caspianseamap.png
Kokalekua Azerbaijan
Iran
Kazakhstan
Errusia
Turkmenistan
Koordenatuak 40°N 51°E / 40°N 51°E / 40; 51Koordenatuak: 40°N 51°E / 40°N 51°E / 40; 51
Garaiera -28 m
Eremua (1995): 371.000 km²
Bataz besteko sakonera 184 m
Gehienezko sakonera 1.025 m
Arroa 3.626.000 km²
Betebidea Volga, Kura, Terek, Ural eta Emba ibaiak
Hustubidea Lurrunketa
Uharteak Asko. Handiena Ogurja Ada da
Hiriak Baku (Azerbaijan)
Rasht (Iran)
Aktau (Kazakhstan)

Türkmenbaşy (Turkmenistan)

Kaspiar itsasoa[1] (azerbaijaneraz: Xəzər Dənizi, errusieraz: Каспийское море, Kaspískoie more, kazakheraz: Каспий теңізі, Kaspij teñizi, turkmeneraz: Hazar deňzi, persieraz: دریای مازندران یا دریایخزر , Daryâ-ye Mâzandarân) Asia eta Europa artean, Kaukaso mendien iparraldean dagoen itsaso itxi bat da. Munduko lakurik handiena da, 371.000 km²ko azalerarekin, eta itsaso eta lakuenak diren hainbat ezaugarri ditu. Ura gazia da. Emaile nagusia Volga da eta ur galera nagusia ebaporazioa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaspiar itsasoak, aspaldiko denboretan Caspium Mare edo Hyrcanium Mare deitua, 371.000 km²ko azalera (1.200 km luze, eta 320 km zabal) eta 78.200 km³ko bolumena[2] ditu. Itsas maila baino 28 m beherago dago. Sakontasun handiena 1.025 metrokoa du.

Mendebaldean Errusia du, Azerbaijan hego-mendebaldean, Iran hegoaldean, Turkmenistan ekialdean eta Kazakhstan ipar zein ekialdean. Iparraldeko eta ekialdeko ertzak apalak dira; hegoaldekoak eta mendebaldekoak berriz garaiak eta labartsuak, hego-mendebaldean Kaukaso mendilerroa eta hegoaldean Elburz mendiak baitaude. Ekialdeko bazterrean, Turkmenistanen, Kara-Bogaz-Gol itsas aintzira dago, oso handia eta sakontasun gutxikoa.

Volga, Ural eta Terek ibaiek ematen diote ura. Kuma-Manitx ubideak Kaspiar eta Azov itsasoak lotzen ditu.

Kostan dauden hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimak alde handiak ditu iparraldetik hegoaldera, eta gatz maila ere oso desberdina da, ibai handien bokalean izan (Volgarenean batez ere) ala haietatik urruti.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiari dagokionez, garrantzi handia dute petrolio hobiek eta nekazaritzak. Itsasoak berak garrantzi handia du, orobat, inguruko herrialdeen arteko merkatari bide gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaspiar itsasoa Aldatu lotura Wikidatan