Tarhuntassa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tarhuntassa, hiri hitita bat izan zen. Bere kokapen zehatza ez da ezagutzen, baina, Hititar Inperioaren hiriburua zen Hattusasetik hegoaldera aurkitzen zela ziur esan daiteke. Garrantzi berezia hartu zuen Muwatallis II.aren erregealditik aurrera, nork inperioko hiriburu bihurtu zuen.

Tarhuntassa, nagusiki luvitera hitzegiten zuten biztanleez populatua zegoen hiri bat zen, bere izena, hititar mitologiako Tarhunt jainkoaren omenezkoa delarik, ekaitzaren jainkoa. Ez dago hiriari buruzko erreferentziarik Muwatallis II.aren erregealdiaren aurretik, Hattusa utzi zuena Tarhuntassa hiriburu bihurtzeko. Aldaketa hau, Muwatallisek, jainkoen agindu baten ondorio bezala justifikatu zuen, baina, ziuraski, benetako arrazoia, estrategikoa zen: Hattusa, gasgas tribuengandik hurbilegi zegoen, etengabe defendatu behar izatera behartzen zuena, Tarhuntassa, hititek ondo kontrolatutako lurralde batean zegoen bitartean, eta, gainera, Siriatik gertuago, non Egiptorekin laster gerra hasiko zela begi bistakoa zen.

Muwatallis II.aren seme eta oinordeko izan zen Urhi-Teshubek, Hattusa berriz hititar inperioaren hiriburu bihurtu zuen arren, Tarhuntassak, berriki lortutako garrantzia mantendu zuen, laster, Urhi-Teshub, bere osaba Hattusili III.ak tronutik kendu baitzuen, nork Kurunta, Urhi-Teshuben anaia zena, hiri honetako tronuan jarri zuen. Ordutik aurrera, Tarhuntassa, hititar inperioarentzat ezegonkortasun gune izan zen: Tudhalia IV.aren garaian, dirudienezk, Kuruntak, huts egin zuen estatu kolpe bat eman zuen, eta Tudhaliaren seme zen Shubiluliuma II.ak, Tarhuntassara tropak bidali behar izan zituen, matxinada bat baretzeko.

Ez da askoz gehiagorik ezagutzen Tarhuntassari buruz, hititar inperioa, itsasoko herrien esku erori ondoren, K. a. 1200 inguruan.