Tatiana Lysenko (gimnasta)
(«Tatiana Lysenko» orritik birbideratua)
Tatiana Lysenko (gimnasta) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kherson, 1975eko ekainaren 23a (48 urte) |
Herrialdea | Ukraina Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Jasotako sariak | |
Tatiana Lysenko (Ukraina, 1975eko irailaren 23a) sobietar eta ukrainar gimnasta artistikoa da, bederatzi aldiz munduko txapelduna 1994tik 1997ra bitarteko hainbat probatan.[1]
Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sobietar Batasunaren ordezkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1991ko Indianapolisko Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketa irabazi zuen, Estatu Batuen eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak: Svetlana Boginskaya, Tatiana Gutsu, Oksana Chusovitina, Rozaliya Galiyeva eta Natalia Kalinina izan ziren.
Talde bateratuaren ordezkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bartzelonan, 1992ko Udako Olinpliar Jokoetan, urrezko bi domina eskuratu zituen, taldekakoan eta oreka-habean, eta brontzezkoa jauzi proban.
- Gainera, Parisko 1992ko Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen, Kim Zmeskal (urrea) estatubatuarraren, Henrietta Ónodi hungariarraren (zilarra) ostean eta Maria Neculita errumanierarekin berdinduta
Ukrainaren ordezkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Birminghameko 1993ko Munduko Txapelketan, norbanakoen sailkapen nagusian brontzea eskuratu zuen Shannon Miller estatubatuarraren (urrea) eta Gina Gogean errumaniarraren (zilarra) atzetik.