Tecuelhuetzin Xicohténcatl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tecuelhuetzin Xicohténcatl
Bizitza
JaiotzaTlaxcala, ezezaguna
Herrialdea Tlaxcala
HeriotzaAntigua Guatemala, 1537 ( urte)
Hobiratze lekuaAntigua Guatemala
Familia
AitaXicotencatl I
Ezkontidea(k)Pedro de Alvarado  (1519 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSpanish conquest of Guatemala (en) Itzuli

Tecuelhuetzin Xicohténcatl (Tlaxcala, 1501Antigua Guatemala, 1537) ondoren espainiar konkistatzaileek Maria Luisa Xicohténcatl izenarekin bataiatu zuten. Xicohténcatl I.aren alaba izan zen eta beraz, printzesa tlaxcalteka zen.[1] 1519an Pedro de Alvaradorekin ezkondu zuten tlaxcalteken eta espainiarren arteko aliantza sendotu, eta Azteken Inperioa garaitzeko.[2] Guatemalako konkistan ere parte-hartu zuen.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1519an, bere aitak, Huehue Xicohténcatl, Hernán Cortési eskaini zion emazte, baina hark uko egin zuen jada ezkonduta zegoelako eta Pedro de Alvaradori utzi zion. Tecuelhuetzin bataitu, Luisa izen katolikoa jarri eta Alvaradorekin ezkondu zen erritu indigenaren bitartez (ondorioz, Alvaradok erritu kristauaren bitartez ezkontzeko askatasuna izan zuen). Egun berean beste lau printzesa mexikar ezkondu zituzten espainiar kapitainekin.

Tecuelhuetzin Tenochtitlanera lagundu zituen espainiarrak hainbat tlaxcaltekez osatutako eskolta batekin, bere anaietako batzuk barne. Gau Tristean handik ihes egitea lortu zuen.

Alvaradorekin bi seme-alaba izan zituen, Pedro, Tutepequen jaioa eta Leonor, Utatlanen jaioa. Hirugarren seme bat egon zitekeela uste da, Diego edo Francisco, baina hori ez da oraindik frogatu.[4]

Guatemala konkistatzen ere lagundu zuen, baina bertan hil zen 1537an pneumonia astundu baten ondorioz. Guatemalako gotzainak bere hileta ospatu zuen, eta Antigua Guatemalako katedralean lurperatuta dago.

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tecuelhuetzin pertsonaia gisa agertzen da lan hauetan:

  • La niña blanca y los pájaros sin pies, 1992an Rosario Aguilar idatzitako eleberria.[5]
  • Malinche 2018ko seriea.
  • Hernán 2019ko seriea.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mujeres en la Conquista, olvidadas por la historia» El Universal 17 de julio de 2019.
  2. ArteHistoria Tecuelhuetzin
  3. Conferencia: El rostro femenino de la conquista: Malintzin, Tecuichpo y Tecuehuetzin.. (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  4. Santos Protomártir Vaquero, El esforzado Capitán Gonzalo de Sandoval, Revista de Estudios Extremeños, 2020, Tomo LXXVI, N.º II, pp. 243-307
  5. «"La niña blanca y los pájaros sin pies" de Rosario AGUILAR» "La niña blanca y los pájaros sin pies" de Rosario AGUILAR ~ Lecturas i+D 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorriz de Morales, Natalia (1943). Luisa Xicotencatl, princesa de Tlaxcala. El liberal progresista. 
  • Meade de Angulo, Mercedes (1992). Doña Luisa Teohquilhuastzin, mujer del capitán Pedro de Alvarado. Gobierno del Estado de Puebla. 
  • Mathew, Laura (2007). Indian Conquistadors: Indigenous Allies in the Conquest of Mesoamerica. University of Oklahoma Press. 
  • Townsend, Camilla (2015). Malintzin: Una mujer indígena en la Conquista de México. Ediciones Era. 

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]