Tenebrionidae
Wikipedia(e)tik
(«Tenebrionido» orritik birbideratua)
| Tenebrionidae | |
|---|---|
| Somaticus aeneus | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Arthropoda |
| Klasea: | Insecta |
| Ordena: | Coleoptera |
| Goifamilia: | Tenebrionoidea |
| Familia: | Tenebrionidae |
Tenebrionidoa koleopteroen ordenako Tenebrionidae familiako intsektuez esaten da. Itxuraz labezomorroaren antzekoak dira; neurriz, ordea, txikiagoak. Kolorez, beltzak edo arreak izan daitezke; formaz, berriz, biribil samarrak edo luzaranak. Gehienek ez dute hegan egiteko gaitasunik, eta batzuek hegorik ere ez dute. 20.000 mila espezie inguru biltzen dira familia horretan. Horietan ezagunena Tenebrio molitor izenekoa da, zekale-irinetan ibiltzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.