Tenzing Norgay
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izena | Namgyal Wangdi | |
| Jaio | 1914ko maiatza | |
| Khumbu ( |
||
| Hil | 1986ko maiatzaren 9a (71 urte) | |
| Darjeeling ( |
||
| Etnia | Sherpa | |
| Bikotekidea | Dawa Phuti, Ang Lahmu, Dakku | |
Tenzing Norgay (Khumbu, 1914ko maiatza - Darjeeling, 1986ko maiatzaren 9a) alpinista eta sherpa nepaldarra izan zen. Himalaiara egindako espedizio ugaritan hartu zuen parte, besteak beste, Nanga Parbatera (1950), eta Everestera (1938, 1952 eta 1953). Edmund Hillaryrekin batera, 1953ko espedizio britainiarrarekin Everestera iritsi zen lehen gizakia izan zen.
Bere jaiotze data ez da ziurra. Antza denez, maiatzaren amaieran jaio zen eta heldua zela, Everesten gailurrera iritsi zeneko eguna hautatu zuen bere urtebetetzea ospatzeko.