Edmund Hillary

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Edmund Hillary
Edmund Hillary Polandan, 2004ko ekainaren 17

Sir Edmund Hillary (Auckland, Zeelanda Berria, 1919ko uztailaren 20a - 2008ko urtarrilaren 11a), mendizale eta esploratzailea, Everestera igotako lehen espedizioko partaide izan zen.

Mendian esperientzia handiko gizona bazen ere, ogibidez erlezaina zen, 1953. urtean Everest mendira igo zen espedizioan parte hartzeko deitu zutenean. Maiatzaren 29an iritsi zen tontorrera, Tenzing Norgay sherparekin batera. Everesteko Parke Nazionalaren sortzaileetariko bat izan zen, mendilerro hura eta inguruko eremuak babesteko helburuarekin. Himalayan Trust [1] fundazioaren bidez, sherpa herriaren garapena bultzatu zuen, eskolak eta ospitaleak eraikiz.

Gainerakoan, 1958ko urtarrilaren 3an Hego Polora iristea lortu zuen.

Sir Edmund Hillary Aucklanden hil zen, 2008ko urtarrilaren 11n, 88 urte zituelarik, bihotzekoak jota.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Hillary Aldatu lotura Wikidatan