Terra Alta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terra Alta Katalunian

Terra Alta Kataluniako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Tarragonako probintzian.

743.36 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 12.724 biztanle zituen (17.12 biz./km2).

Mugakide eskualde hauexek ditu: Ipar-ekialdean Ribera d'Ebre, hego-ekialdean Baix Ebre eta mendebaldean Teruelgo probintzia.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi udalerrik osatzen dute eskualdea, hauek populatuenak izanda:

  1. Gandesa 3.028 biztanle (hiriburua).
  2. Batea 2.094.
  3. Horta de Sant Joan 1.241.
  4. La Fatarella 1.180.
  5. Corbera d'Ebre 1.117.
  6. El Pinell de Brai 1.099.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]