Ripollès

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ripollès Katalunian

El Ripollès Kataluniako iparraldean dagoen eskualdea da, Gironako probintzian kokatutakoa.

26.400 biztanle zituen 2005ean, 19 udalerritan banatuta. Ripoll hiriburu eta udalerri populatuena du.

Eduki-taula

Mugakideak [aldatu]

Iparraldean Alta Cerdanya, Conflent eta Vallespir (Ipar Katalunia), hegoaldean Osona, ekialdean Alt Empordà eta Garrotxa, mendebaldean Baixa Cerdanya eta Bergueda mugakide ditu.

Udalerri nagusiak [aldatu]

  1. Ripoll (hiriburua): 10.842 biztanle (2002).
  2. Sant Joan de les Abadesses: 3.655.
  3. Campdevanol: 3.412.
  4. Camprodon: 2.312.

Inguru naturala [aldatu]

Puigmal (2.910 m) eta Pic de Bastiments (2.875 m) mendiak eskualde honetan kokatuta daude, Ipar Kataluniarekin mugan.

Ondare kulturala [aldatu]

Santa Maria de Ripoll eta Sant Joan de les Abadesses-en monastegiak erromaniko kataluniarraren adibide ederrak dira.


Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]