The Blues Brothers (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Blues Brothers 1980ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren musikal-komedia bat da. Saturday Night Live telebista saioan John Belushi eta Dan Aykroyd aktore eta umoristek "Joliet" Jake Blues eta Elwood Blues anaiak antzeztu ohi zituzten umorezko antzezpen edo esketxetan oinarritua dago, horietatik The Blues Brothers musika talde ospetsua sortu zelarik.

Filma Chicago hirian girotua dago eta bertan James Brown, Cab Calloway, Aretha Franklin, Ray Charles eta John Lee Hooker musikari eta abeslariek protagonistekin batera rhythm and blues eta soul abesti ugari abesten dituzte. Musikatik at, aktore ugarik ere antzeztu zuten, tartean John Candy, Carrie Fisher, Charles Napier eta Henry Gibson.

1998an Blues Brothers 2000 izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentuak

Espetxean urte batzuk igaro ondoren, Jake Blues (John Belushi) portaera ona izateagatik askatu egin berri dute. Espetxetik sartu zen janzkera berberarekin atera da: jantzi eta kapela beltzak, eta eguzkitako betaurreko ilunak. Espetxeko atean, modu berdinean jantzirik, bere anai Elwood (Dan Aykroyd) zain du, bi anaiek jaiotetxetzat duten Santa Elena umezurztegia arazo ekonomikoak direla medio itxitxera doala jakinarazten diolarik. Zalantza izpi bakar bat izan gabe, anaiak umezurztegia nola edo hala salbatzeari ekingo diote.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak