Aretha Franklin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aretha Franklin
Aretha Franklin 2009an
Aretha Franklin 2009an
Datuak
Jaioterria Memphis, AEB
Jaiotza data 1942ko martxoaren 25 (72 urte)
Musika mota Soul, jazz, blues, R&B, gospel, Rock
Tresnak Ahotsa, pianoa
Urteak 1956–egun
Loturak beste
artista batzuekin
Sweet Inspirations, Carolyn Franklin, Erma Franklin, Cissy Houston, George Benson, George Michael, Michael McDonald, Mahalia Jackson, Albertina Walker, Stevie Wonder, Chaka Khan, Marvin Gaye, Natalie Cole
Webgunea http://www.arethafranklin.net

Aretha Louise Franklin (Memphis, Tennessee, 1942ko martxoaren 25a) estatubatuar abeslaria da. Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan ditu, oso kantari ezagun eta entzun bilakatuz. Izan ere, Soularen Erregina ezizena ipini diote.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memphisen sortu eta Detroiten hazi zen. Apaiz baptista baten alaba izanik, aitaren elizako abesbatzan abestu zuen txikitatik. Elizan entzun zuen gospelak eragin handia izan zuen bere kantatzeko eran. Hamalau urte zituela grabatu zuen bere lehenengo diskoa, aitaren meza batean. 1960an, bakarkako karrera hasi zuen, Columbia konpainiarentzat lan egiten. Soul edo rhythm and bluesko gai ezagunen bertsio asko egin zituen hasieran: Today I Sing The Blues, adibidez, kalitate eta arrakasta handikoak batzuk, apalagoak besteak.

1966an, Atlantic konpainiarentzat hasi zen lanean, eta urtebete geroago, arrakasta beteko lehenengo singlea argitaratu zuen: I Never Loved a Man. Berehala, Respect grabatu zuen, Estatu Batuetako zerrendetan aurreneko lekua lortu zuena. Senarrarengandik bereizteak eragin zion krisia gainditu ondoren, 1970eko hamarkadan hainbat album grabatu zituen Live at Fillmore West (1971), Young, Gifted and Black (1971), pop musikan eta rhythm and blues-en oinarrituta betiere. 1980tik aurrera Arista konpainiarentzat hasi zen lanean. 1981ean Love All The Hurt Away albuma grabatu zuen, eta urrezko diskoa lortu zuen ostera Jump To It abestiarengatik. Baina hamabost lan urteko diskorik arrakastasuena Who's Zoomin' Who disko luzea izan zuen, Narada Michael Waldenek ekoitzia. Disko hartatik arrakasta handiko lau single atera ziren gero, gazteen artean ere zabaldu zirenak.

Handik hara, han-hemenka aritu zen, Annie Lennoxekin batera Sisters are Doing it for Themselves abestuz, George Michaelekin batera I Knew You Were Waiting abestuz, eta The Eurhytmics taldearekin kantatuz. 1987an, gospel abestien album bikoitza grabatu zuen aspaldiko partez, One Lord, One Faith, One Baptism, bere aitaren elizan. Sari asko irabazia da, Grammy saria, besteak beste. Azken urteetako lanak: Through The Storm (1989); What You Get Is What You Sweat (1991); A Deeper Love singlea (1994), arrakasta handikoa; eta A Rose Is Still a Rose (1998).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967 I Never Loved a Man (The Way I Love You) eta Aretha Arrives.
  • 1968 Lady Soul eta Aretha Now.
  • 1970 This Girl's In Love With You.
  • 1971 Young, Gifted and Black.
  • 1972 Amazing Grace.
  • 1973 Hey Now Hey (The Other Side of the Sky).
  • 1974 With Everything I Feel in Me eta Let Me in Your Life.
  • 1975 You.
  • 1976 Sparkle.
  • 1978 Almighty Fire.
  • 1979 La Diva
  • 1982 Jump to It.
  • 1983 Get It Right'.
  • 1985 Who's Zoomin' Who?.
  • 1986 Aretha
  • 1989 Through the Storm
  • 1991 What You See Is What You Sweat.
  • 1998 A Rose Is Still A Rose.
  • 2003 So Damn Happy.
  • 2008 This Christmas, Aretha.
  • 2011 Aretha: A Woman Falling Out of Love.
  • 2014 Aretha Franklin Sings the Great Diva Classics.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aretha Franklin Aldatu lotura Wikidatan