The Blues Brothers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Blues Brothers


Datuak
Jatorria New York, Estatu Batuak
Musika mota Rhythm and blues,
Blues,
Soul,
Jazz,
Rock and roll,
Country
Urteak 1978 - gaur egun
Diskoetxeak Atlantic
Taldekideak
Steve "the Colonel" Cropper
"Blue" Lou Marini
Alan "Mr. Fabulous" Rubin
Rob "The Honeydripper" Paparozzi
Eddie "Knock on Wood" Floyd
Lehenagoko taldekideak
Jake Blues
Elwood J. Blues
Donald "Duck" Dunn
Steve "Getdwa" Jordan
Willie "Too Big" Hall
Tom "Bones" Malone
Matt "Guitar" Murphy
Paul "The Shiv" Shaffer
Murphy Dunne
Tom "Triple Scale" Scott
Zee Blues
"Mighty Mack" McTeer
Larry "T" Thurston
Tommy "Pipes" McDonnell

The Blues Brothers 1978. urtean New Yorken (Estatu Batuak) sortutako rhythm and blues musika taldea da. Dan Aykroyd eta John Belushi komedianteek sortua Saturday Night Live telebista programarako sketch musikal bat egiteko. Belushi "Joliet" Jake Blues gaitzizenarekin kantaria zen eta Aykroyd Elwood Blues gaitzizenarekin, aldiz, harmonikoa eta kantaria. Biek taldea osatu zuten musikari ospetsu askorekin. Taldearen debuta 1978ko apirilaren 22an izan zen Saturday Night Live telebista-programan.

1982an, Belushi hil eta gero, the Blues Brothers taldeak musikariak taldea osatzera gonbidatzen jarraitu zuen. 1988an, hasierako taldekideak elkartu ziren munduan zehar bira egiteko. 1998an berriz elkartu ziren Blues Brothers 2000 filma grabatzeko. Harrezkero, noizean behin elkartzen dira hasierako taldekideak.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste taldekide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait alditan taldearekin jo dutenenen zerrenda:

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Blues Brothers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Landisek zuzendutako The Blues Brothers filma 1980an egina. Istorioa Chicagon (Illinois) girotuta dago eta Jake Bluesek eta bere anaia Elwoodek euren banda elkartu behar dute dirua lortzeko eta umezurztegia salbatzeko.

Blues Brothers 2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blues Brothers 2000 John Landisek zuzendutako filma da ere, 1998an egina. Istorioa Elwood 18 urte espetxean igaro ondoren, espetxetik ateratzen denean hasten da. Berriz ere umezurztegia salbatu beharko dute berak eta 10 urteko Buster Blues deituriko mutilak.

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Blues Brothers Titus software enpresak hainbat kontsoletarako garatu zuen bideojokoa da. Enpresa berdinak beste bideojoko bat garatu zuen Gameboy, ordenagailu eta Super NESerako. Urte batzuk geroago, Blues Brothers 2000 izeneko bideojokoa atera zuen Nintendo 64 kontsolarako.

The Blues Brothers Bar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Blues Brothers Bar John Belushik eta Dan Aykroydek 1970eko hamarkadan martxan jarri zuten taberna ilegala zen. Chicagoko Old Town auzoko Wells Street kalean kokaturik zegoen eta 1970eko eta 1980ko hamarkadetan irekirik egon zen. Taberna, College of DuPagen Belushirekin egon zen lagun batek zuzendu zuen. Lizentziarik ez zuenez, tiketak saltzen zituen, ondoren alkohol truke aldatzen zituenak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Blues Brothers Aldatu lotura Wikidatan