James Brown
James Brown abeslaria 2001ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | James Joseph Brown, Jr. | |
| Ezizena | The Godfather of Soul ("Soularen Aitabitxia") The Hardest-Working Man in Show Business ("Ikuskizun Munduko Langile Handiena") Mr. Dynamite ("Dinamita Jn.") The Creator Of Funk Music ("Funk Musikaren Sortzailea") Soul Brother Number One ("Soularen Anai Nagusia") Minister of The New Super-Heavy Funk ("Super-Heavy Funk Berriaren Ministroa") Universal James ("James Unibertsala") |
|
| Jaio | 1933ko maiatzaren 3a | |
(Estatu Batuak) |
||
| Hil | 2006ko abenduaren 25a (73 urte) |
|
James Brown, jaiotza-izenaz James Joseph Brown, Jr. (1933ko maiatzaren 3a, Barnwell, Hego Carolina - 2006ko abenduaren 25a, Augusta, Georgia), estatubatuar soul eta funk abeslari, kpnposatzaile, musikari eta ekoizlea izan zen.
Bere ibilbide luzean zehar ezizen ugari ipini zizkioten: The Hardest-Working Man in Show Business ("Ikuskizun Munduko Langile Handiena"), Mr. Dynamite ("Dinamita Jn."), The Creator Of Funk Music ("Funk Musikaren Sortzailea"), Soul Brother Number One ("Soularen Anai Nagusia"), Minister of The New Super-Heavy Funk ("Super-Heavy Funk Berriaren Ministroa") edota Universal James ("James Unibertsala")... halere ezizen guztietan gehien erabiliena eta ospetsuena The Godfather of Soul ("Soularen Aitabitxia") izan zen.
[aldatu] Biografia
Gospela kantatzeari ekin zion hasieran, 1950eko hamarraldian, eta soulari heldu zion gero.
Arrakasta itzela lortu zuten bere kanta askok: Please, please, please, Try me, Night train, Prisoner of love, Live at the Apollo, I got you, Living in America, I´m real eta Universal James.
Kartzelan behin baino gehiagotan egon zen, droga- eta lapurreta-auziengatik.
[aldatu] Kanpo loturak
- James Brown musikariaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.