The Drop (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:34, 22 urtarrila 2016

The Drop (euskaraz Ematea) 2014ko Michaël R. Roskam belgiar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Dennis Lehane idazle eta gidoigilearen Animal Rescue ("Aberearen Erreskatea") eleberrian oinarritua dago, filmaren gidoia ere berak egokitu eta idatzi zuelarik. Tom Hardy, Noomi Rapace eta James Gandolfini aktoreek antzeztu zuten.

2014ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen eta urte berdineko Donostiako Zinemaldian lehiatu zen. Bitxikeria gisa, James Gandolfini aktorearen azken antzezpena izan zen, urte hartan hil baitzen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York, Brooklyn auzoa. Tabernari gazte eta bakarti batek zaborrontzi batetik txakurkume bat erreskatatu du. Zoritxarrez, tabernariari arazoak ustekabean sortuko zaizkio, txakurkumearen jabeak arazo mentalak izateaz gain, lan egiten duen tabernan legez kanpoko diru emate bat ohosteko saiakera batean parte hartuko duen lapur talde bateko kidea baita.

Aktoreak

Kanpo loturak