The Eldorado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Eldorado
The Eldorado Apartments.jpg
The Eldorado eraikina, Central Park-etik ikusia
Udalerria New York, Ameriketako Estatu Batuak
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Koordenatuak 40°47′18″N 73°58′02″W / 40.78833°N 73.96722°W / 40.78833; -73.96722Koordenatuak: 40°47′18″N 73°58′02″W / 40.78833°N 73.96722°W / 40.78833; -73.96722
Helbidea West 90th / West 91st Street
The Eldorado non dagoen adierazten duen New York-ko/-go/-eko mapa
The Eldorado
Eldorado Building 1.jpg

The Eldorado New Yorkeko eraikin bat da, luxuzko etxebizitzena, Central Park West hiribideko 300. zenbakian kokatua, West 90. eta West 91. kaleen artean, eta Central Parkeko Jacqueline Kennedy Onassis Reservoir lakuaren gaineko ikuspegia dauka.

Hogeita hamar solairuko eraikin hau Art Déco estilokoa da, eta 1929tik 1931ra bitartean eraiki zen.

Central Parken ertzean kokaturiko beste zenbait etxebizitza-eraikin bezalaxe, hau ere, bere altueraren erdialdetik gora, bi dorretan erdibitzen da, eta horrek itxura bereizgarria ematen dio. Dorreen goialdeko apaingarriak Emery Roth arkitektoak diseinatuak dira.

Etxebizitzen jabetza-araubideari dagokionez, adierazi behar da eraikin hau housing cooperative (alegia, etxebizitza-kooperatiba bat) deritzenetakoa dela. Horrek esan nahi du elkarte edo korporazio bat dela eraikinaren jabea, eta ez bertako biztanleak. Azken horiek elkarte horren akzio-kopuru baten jabe dira, eta, akordio bat tarteko, eraikineko etxebizitza zehatz batean bizitzeko eskubidea daukate.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Eldorado Aldatu lotura Wikidatan