The Man from Laramie

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:23, 22 urtarrila 2016

The Man from Laramie (euskaraz Laramieko Gizona) 1955eko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, James Stewart, Arthur Kennedy, Donald Crisp eta Cathy O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau Thomas T. Flynn idazlearen izen berdineko eleberrian oinarritua dago, 1954an The Saturday Evening Post egunkarian argitaratu eta 1955ean eleberri gisa argitaratu zelarik. Pasaia zabalen eszenak filmatzeko CinemaScope sistema erabili zuen lehenbiziko western filmeetakoa izan zen, gainerako filma osoa Technicolor sisteman filmatua dagoelarik.

Argumentua

Mendebalde Urruna. AEBetako gudarosteko kapitain bat (James Stewart) merkatariaren papera antzeztu eta bere anaia hil zuten apatxeei errifleak nork saldu zizkien jakiteko Mexikora joango da, susmagarrien artean lurjabe bat (Donald Crisp), haren seme harroputza (Alex Nicol) eta arrantxoko arduraduna (Arthur Kennedy) daudelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Man from Laramie