There Was a Crooked Man...

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 22 urtarrila 2016

There Was a Crooked Man... (euskaraz literalki Iruzurgile bat bazen..., Hego Euskal Herrian Iruzurgileen Eguna eta Ipar Euskal Herrian Narrastia) 1970eko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko western filma bat da. Bertan, Kirk Douglas, Henry Fonda, Hume Cronyn, Warren Oates, Burgess Meredith, John Randolph, Lee Grant eta Arthur O'Connell aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paris Pitman (Kirk Douglas) Arizonako basamortuaren erdi-erdian dagoen espetxe batean 10 urte isolatuta egoeta zigortu duten alproja jator bat da. Espetxea Woodward Lopeman (Henry Fonda) zaindari puritano, zintzo baina zorrotzaren zuzendaritzapean dago. Paris ihes egiten saituko da, kanpoan aurretik ezkutuan laga dituen 500.000 dolar zain baidauzka, horretarako bere inguruan dituen guztiak manipulatuko ditu, baina bere ihesaldi saiakera guztiak zaindariak zapuztuak izango dira.

Aktoreak

Kanpo loturak