The Ghost and Mrs. Muir
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''The Ghost and Mrs. Muir'' | |
| Urtea | 1947 | |
| Estreinaldia | 1947ko ekainaren 26a | |
| Generoa | Fantasiazkoa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 104 minutu | |
| Banatzailea | 20th Century Fox | |
| Zuzendaria | ||
| Joseph L. Mankiewicz | ||
| Ekoizleak | ||
| Fred Kohlmar | ||
| Gidoilariak | ||
| Josephine Leslie (istorioa) Egokitzapena: Philip Dunne |
||
| Aktoreak | ||
| Gene Tierney Rex Harrison George Sanders |
||
| Musikagileak | ||
| Bernard Herrmann | ||
| Argazkilariak | ||
| Charles Lang | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean | ||
The Ghost and Mrs. Muir (1947)ko filma da, Gene Tierney, Rex Harrison eta George Sanders aktoreek antzeztua, Joseph L. Mankiewiczen zuzendaritzapean. Urte bi lehenago Josephine Leslie idazleak sortutako eleberrian oinarritua dago. 1947ko Argazkigintza onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
XX. medearen hasiera, Ingalaterra. Lucy Muir (Gene Tierney) alargun gaztea eta berorren alaba txiki Anna (Natalie Wood) Whitecliff herrira aldatzen dira. Alokeran hartutako etxean mamu bat bizi dela jakingo dute bizitzen hasi eta berehala: Daniel Gregg (Rex Harrison) itsas gizona da fantasma. Diru aldetik eskas dabilen unean Lucyk Gregg jaunaren oroitzapenak jasoko ditu gerora salmenta arrakastatsua izango duen liburua itxuratuz: Blood and Swash (Odola eta biharamona). Testua osatu bitartean bata bestearekin maitemintzen dira, nahiz eta ondo jakin ezinezko harremana dela euren artekoa. Orduan Gregg jaunak Lucyrentzako gizon aproposa bilatzea erabakiko du.
Aktoreak [aldatu]
- Gene Tierney ... Lucy Muir
- Rex Harrison ... Daniel Gregg
- George Sanders ... Miles Fairley
- Edna Best ... Martha Huggins
- Vanessa Brown ... Anna Muir (nagusitan)
- Anna Lee ... Mrs. Fairley
- Natalie Wood ... Anna Muir (umetan)
- Robert Coote ... Mr. Coombs
- Whitford Kane ... Mr. Sproull
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) The Ghost and Mrs. Muir IMDB atarian