Thomas Becket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Becketen hilketa irudikatzen duen esmaltea, XII. mendea, Louvre, Paris.

Thomas Becket (Londres, 1118 edo 1120 - Canterbury, 1170ko abenduaren 29a) Ingalaterrako apezpiku martiria izan zen. Eliza Anglikanoak eta Eliza Katolikoak santutzat gurtzen dute.

Bizitza

Ingalaterrako Henrike II.aren kantziler nagusia eta Canterburyko artzapezpikua izan zen. Erregea Frantzian izan zen aldi luzean, bera izan zen Ingalaterrako gobernari. Artzapezpiku izendatu zutenean, erregearen kontra jarri zen, Elizaren eskubideen alde. Henrike II.aren kortesanoek hil zuten. Santu izendatu zuten hil eta hiru urtera. Henrike VIII.ak ohostu egin zuen haren tenplua 1538. urtean, eta kendu egin zuen Thomas Becketten izena Ingalaterrako egutegitik.

Haren eguna abenduaren 29an ospatzen da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Becket Aldatu lotura Wikidatan