Thomas Love Peacock
Wikipedia(e)tik
Thomas Love Peacock (Weymouth, Dorsetshire, Ingalaterra, 1785eko urriaren 18a - Shepperton, Surrey, Ingalaterra, 1866ko urtarrilaren 23a) ingeles idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Percy Bysshe Shelley ezagutu zuen Londresen, eta haren lagun egin zen. Satirazko eta umorezko eleberriak idatzi zituen garaiko ideia politiko, filosofiko eta literarioen inguruan.
Obra nagusiak: Melincourt (1817), Nightmare Abbey (1818, "Ametsgaiztoko abatetxea") eta Gryll Grange (1860, "Gryll-en granja").
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.