Stoner Rock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basamortuak, Palm Springsekoak zehazki, eragin garrantzitsua izan zuen soinuaren bilakaeran.

Stoner rock eta stoner metal rock eta metal-aren subgeneroak dira, non psikodelia, doom metal baita 70. hamarkadaren rockaren influentziak batzen diren genero gogorra sortuz. Stonerra 90.eko hamarkadan hasi egin zen Kalifornia aldean, Kyuss eta Sleep taldeen eskutik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stoner ingelesez, cannabis erretzaileen sinonimo bezala hartzen da. Horregatik, izen honekin aipatu egiten da droga psikoaktibo honek izan zuen garrantzia bai stonerraren sorreran, baita taldeen nortasunean ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jimi Hendrix, Blue Cheer, Cream, eta batez ere Black Sabbath izan ziren influentzia handienak stonerraren sorreran, haien eragin bereizgarriena gogortasuna izanda. Tenpo motelak, afinazio grabeak baita produkzio retro-ak nahasten dira estilo honetan era bateko soinua indartzeko.

Batzuetan ere soinuaren aldetik konparatu egiten da Grunge estiloarekin, biak denbora berean sortu egin zirelako. Hala ere, Soundgarden, Mudhoney edota Alice In Chains, soinuaren ikuspuntutik antzekotasun asko badituzten ere, generoaren nortasunaren barnean bereizgarri asko badira.

Halaber, aipatzekoa da estiloaren talde sortzaileengan Desert Rock-ak eta Kaliforniako basamortuak izan zuen eragina, erritmo perkusibo eta psikodelia inguru desertikoen izaerarekin ordezkatuz.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyuss esan dezakegu izan zela generoaren talderik inportanteena bere garrantziagatik, baina batez ere bere banaketaz geroztik sortu ziren taldeengatik: Hermano, Unida, Fu Manchu, Brant Bjork and the Bros, Queens of the Stone Age, Them Crooked Vultures eta Eagles of Death Metal.

Esan dezakegu talde asko badaudela gaur egun Stonerraren eragina jasan izan dituztenak: Electric Wizard, Kylesa, The Sword,...