Rapcore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rapcorea
Non: Herbehereak
Noiz: 80ko hamarkadaren erdialdean.
Hedapena: Mundu osoan.
Instrumentuak: Gitarra , baxua, bateria, rapeoa, turntablisma, samplerra, sintetizadorea, teklatua eta ahotsa.
Azpigeneroak: Nu metal - Ghetto rock - Hardcore hip hop

Rapcore rap hardcore, gangsta rap, hard rock, metal alternatiboa, hardcore punk eta batzuetan funk musika estiloak bateratzen dituen musika estiloa da. Rap metal edo rap rock bezala ere ezaguna da. Nu metal musika estiloaren sorreran eragina izan du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rapcorea Herbehereetan du jaioterria. Urban Dance Squad taldeak musika estilo bat sortu zuen eta gerora Ameriketako Estatu Batuetara heldu zen, 80ko hamarkadaren erdialdean garatuz.

Anthrax, Stuck Mojo, Public Enemy, Run DMC, 311, Bad Brains, Beastie Boys, Kid Rock, Biohazard, Boo-Yaa T.R.I.B.E., Suicidal Tendencies eta Faith No More taldeen diskoetan entzun daitezke rapcorearen erroak.

Rap metal edo rap rock soilik egiten zuten Rage Against The Machine, Biohazard eta Urban Dance Squad taldeen arrakastaren ondorioz zabaldu zen.

Rapcore taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]