Three Amigos

Wikipedia, Entziklopedia askea

Three Amigos edota ¡Three Amigos! (euskaraz Hiru Adiskideak edota Hiru Adiskideak!) 1986ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Berta, Steve Martin, Chevy Chase eta Martin Short aktore eta umoristek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1916, AEBtako Hollywoodeko Dusty Bottoms (Steve Martin), Lucky Day (Chevy Chase) eta Ned Nederlander (Martin Short) zinema mutuko erdipurdiko hiru aktore xelebreak lanik gabe gelditu berri dira. Ustebakean, Mexikoko herrixka batetik laguntza eskatzen dien gutun bat iritsiko zaie. Hura, irakurri eta beste ezer onik ez dutela ikusirik muga zeharkatu eta herrixka hartara irisiko dira, han hiru aktore xaloek filma berri batetarako kontratatuak direla usteko dute, aldiz, herritarrek haien filmetako heroi salbatzaile edo mendakatzaileak direla sinisturik, herrixka eta herritarrak gogaitzen dituen "El Guapo" izeneko gizon anker baten buruzagitzako bidelapur talde arrriskutsu bati aurre egiteko eskatu diete. Hiru aktoreak zein arazo larrian sartu diren jabetzerako, heuren berezko koldartasuna eta bidelapur taldeari bai ala bai aurre egin beharko diete.

Aktoreak

Kanpo loturak