Tokugawa Iesada
Wikipedia(e)tik
Tokugawa Iesada (japonieraz 徳川 家定, 1824ko maiatzak 6-1858ko abuztuak 14), Japoniako Tokugawa shogunerriko hamairugarren shoguna izan zen. Bost urte baino ez zituen eman karguan, 1853tik 1858 arte. Adimen urritasuna zuen eta ez zen shogun bezala aritzeko gai. Itsasontzi Beltzen gertakariaren ondoren kargura iritsia, ustez, bere aita Tokugawa Ieyoshiren gaixotasuna eta heriotzaren arrazoia izan zirenak, Iesada, sakokua hautsi eta Japoniako mugak, atzerriko eraginei zabaldu zizkien Kanagawako Konbentzioan sinatutako Ezpareko hitzarmenen (Anglo-Japoniar adiskidetasun hitzarmena, Harris hitzarmena eta Anglo-Japoniar adiskidetasun eta merkataritza hitzarmena) arduraduna izan zen, Bakumatsuari bidea irekiz.
| Aurrekoa Tokugawa Ieyoshi |
Shoguna 1853-1858 |
Ondorengoa Tokugawa Iemochi |