Tokugawa Iemochi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Iemochi

Tokugawa Iemochi, (japonieraz 徳川 家茂, 1846ko uztailak 17-1866ko uztailak 20), Japoniako Tokugawa shogunerriko hamalaugarren shoguna izan zen, 1858 eta 1866 bitartean gobernatu zuelarik. Bere agintaldian, Perry Komodoroak 1853an eginiko bisitaren ondoren, Japonia eta gainontzeko munduaren arteko harremanei aurre egin behar izan zien. Gainera, bere agintaldian hasten da shogunerriaren gainbehera.

Bere jaiotza izena Kikuchiyo izan zen. Wakayama haneko hamaikagarren daimyoa izan zen Tokugawa Nariyukiren hamaikagarren semea izan zen, eta Edon jaio zen, egungo Tokion.

1847an, urte bete zuenean, aipaturiko haneko 12. daimyoa zen Tokugawa Narikatsuren oinordeko bezala adoptatua izan zen, eta honen oinordeko bihurtu zen 1849an, 1851n Tokugawa Yoshitomi izena hartuz. Baina, 1858an, Tokugawa leinu nagusiko oinordeko izendatua izan zen, hamairugarren shoguna izan zen Tokugawa Iesadaren bapateko heriotzaren ondorioz, honek oinordekorik utzi ez zuelarik. Yoshitomiren aukeraketak ez zuen arazorik izan, gobernuko beste alde batzuk, shogun bezala, Tokugawa Yoshinobu edo Matsudaira Naritami gomendatzen zituzten arren, Iemochi ez bezala, helduak zirenak. Shogun kargua hartu zuenean, bere izena Iemochigatik aldatu zuen.

1863ko apirilak 22an, Kiotoranzko erromesaldi handi bat egin zuen, bere ibilbidean, 3000 basailuk lagundu zutelarik. Bidaia honen arrazoia, Japoniako Enperadorea bisitatzea zen (shogun batek Kioto bisitatu zuen azken aldia, 1603an izan zen, shogunerri honen sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuk).

Kobe Gattai ("Gortea eta Shogunerriaren elkarketa") mugimenduaren zati bezala, Iemochi, Kazu-no-miya printzesa inperialarekin ezkondu zen, Ninkō Enperadorearen alaba eta Kōmei Enperadorearen arreba txikia. Hala ere, shoguna 20 urterekin hil zen, ezkontza labur hura amaituz. Bere heriotzaren arrazoia, uste denez, tiamina eskasiak eragiten duen beriberi gaixotasunak eragindako bihotzaren pitzadura bat izan zen.


Aurrekoa
Tokugawa Iesada
Shoguna
1858-1866
Ondorengoa
Tokugawa Yoshinobu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Iemochi Aldatu lotura Wikidatan