Tolosako kapitolioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tolosako kapitolioa
Toulouse Capitole Night Wikimedia Commons.jpg
Eraikina eta plaza gauez
Herrialdea  Okzitania
Koordenatuak 43°36′16″N 01°26′39″E / 43.60444°N 1.44417°E / 43.60444; 1.44417Koordenatuak: 43°36′16″N 01°26′39″E / 43.60444°N 1.44417°E / 43.60444; 1.44417
Garaia 1190
Helbidea Place du Capitole
Tolosako kapitolioa non dagoen adierazten duen Tolosa (Okzitania)-ko/-go/-eko mapa
Tolosako kapitolioa

Tolosako kapitolioa (okzitanieraz: Capitòli de Tolosa; frantsesez: Capitole de Toulouse) Tolosa Okzitaniako udala eta hiriko administrazioaren egoitza da.

Tolosako Capitoulsak (agintariak) 1190an eraikiarazi zuten jatorrizko eraikina, gero eta aberatsago eta garrantzitsuagoa zen probintzia bateko gobernuaren egoitza modura. Kapitolio hitzak ez zion bakarrik erreferentzia egiten Erromako Kapitolioari, baita agintarien kapitulua zen capitulumari.

XX. mendean, Kapitolioko plaza handiaren (2 hektarea) inguruan zeuden eraikinak berriro diseinatu ziren. Kapitolioaren barnearen zati zaharrenak XVI. mendera artekoak dira, baina gaur eguneko fatxada, 135 metro luze dena eta estilo neoklasikoko arrosa kolore bereizgarriko adreiluz eraikitakoa, 1750ekoa da, Gillaume Cammas-ek diseinatu zuen. Zortzi zutabeek, jatorrizko zortzi capitoulsak irudikatzen ditu. 1873an, Eugène Viollet-le-Duc-ek ezkila-dorrea eraiki zuen, Frantzia iparraldeko estiloari jarraiki, eraikinaren puntako dorrean.

Gaur egun, Henrike IV.aren patioa da jatorrizko Erdi Aroko eraikinetik geratzen dena. Patio horretan moztu zioten burua Montmorency-ko dukeari, Richelieu kardinalaren aurkako matxinadaren ostean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tolosako kapitolioa Aldatu lotura Wikidatan