Topic on Wikipedia:Txokoa

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Frantzesezko wikipedian lankide batzuk Eñaut Etxamendin tesa inposatzen saiatzen dira, esaten dute Eñautek frogatu du euskara hizkuntza indoeuropar zaharrena litekeela, beraz euskara ez da hizkuntza isolatua. Ez dut ezer internetez aurkitu, kritikaturik ez gai hori buruz. Erantzunaren zain, milesker.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Euskal Wikipediako eta Frantses Wikipediako artikuluetan begiratuta, garbi dago hizkuntzen historia ez dela Etxamendiren espezialitatea; eta euskararen historia ere ez, beraz.

Hori ikusita, ez dago arrazoirik haren teoriak kontuan hartzeko. Nik ere bota dezaket teoria bat zulo beltzei edo frantsesaren historiari buruz, baina nire hitzak ez lirateke kontuan hartu behar entziklopedia baterako, ni ez bainaiz aditua gai horietan.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Ez dute Frantzesezko wikipedian ezer inposatuko, baina Eñaut Etxamendin tesia ezetatzen duten artikuluen bila nabil, nork bere tesia kritikatu du ? zein filologo edo hizkuntzalari ? Denbora asko pasatu eta gero ez dut internetez ezer aurkitu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Galdetuko dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
FiloBlogia (eztabaidaekarpenak)

Theklanek aipatutako artikulu hori oso baliagarria da Etxamendiren tesia ezeztatzeko. Bestalde, kontuan hartu behar da ahaidetasun linguistikoa argudio linguistikoekin bakarrik (eta ez edozeinekin) frogatzen dela: izan ere, ahaidetzat hartu nahi diren hizkuntzen arteko hots korrespondentzia sistematikoak (azken hau da hitz gakoa) aurkitu behar dira; azaleko antzekotasunek ez dute ezer frogatzen.

Frantsesezko eztabaidan, lyy-k hau dio: "Pour ma part je ne suis pas linguiste mais mes connaissances en histoire me permettent de comprendre tout à fait ce qu'il dit sur ce plan. Son actualité, sa visibilité sur internet et le fait qu'il dise qu'il est le seul à avoir comparé le basque aux langues indo-européennes fait qu'il doit être mis en introduction à côté de Morvan". Lehenengo esaldia zalantzan jartzen dut, aurreko paragrafoan esandakoagatik. Eta bigarrena ez da egia: Etxamendi baino lehen izan dira euskara eta hizkuntza indoeuroparrak konparatu dituztenak. Azken urteetan, Forni eta Blevins, adibidez.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko laguntzagatik, finean erreferentziak dauzkat erantzuteko.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Hizkuntzalariek Eneko Zuloaga et Borja Ariztimuño Eñaut Etxamendiren tesiaren aurka beste iritzia ematen dute. (http://meslivres.site/LIVREF/F2/F002355.pdf)

''L’euskara est bien un isolat linguistique. L'hypothèse d'une origine indo-européenne de la langue basque a été écartée parmi les bascologues. La thèse que vous évoquez (Etxamendiarena) n'atteint pas les exigences minimales établies en linguistique historique. Elle ne prend en compte ni les méthodes standards, ni le travail effectué par les bascologues ces dernières décennies. Un ouvrage récent de la linguiste Juliette Blevins, de l'université de la ville de New York, défend une hypothèse similaire. Mais cette dernière présente des problèmes structurels, qui seront bientôt critiqués via des conférences et des comptes-rendus spécialisés.''

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Akerbeltz badaki zerbait eta badu eskarmentua gai zehatz honen gainean. Beharbada lagun dezake, eta erref gehiago eman.

Akerbeltz (eztabaidaekarpenak)

Ez baina Wikipedaren arauen arabera, teoria berri bat mainstream ez bada, teoria haien jarraitzaileek frogatu behar dute teoria hori sasi teoria ez dela. Eta ez alderantzitz. Mainstream-en iritzia da Euskara hizkuntz ez-IE dela eta hori esaten duten ehun ta piko errefertziak baditugu. Beraz, nire ustez, sasi teori hori ken dezakegu ze Etxamendiren tesiak baino inork horrelako txorakeriak alegatzen baitu gaur.

"Eñaut Etxamendiren tesia" mezuari erantzun