Eñaut Etxamendi
- Artikulu hau idazle eta kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etxamendi.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Eñaut Etxamendi | |
| Jaio | 1935eko abuztuaren 22a (76 urte) | |
| Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) | ||
Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935eko abuztuaren 22a - ) euskal idazle, irakasle, laborari eta abeslaria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Ezterenzubin zortzi neba-arrebaren familia batean jaioa, haietako lauk Ameriketara immigratu zuten. Lehen Beloken eta gero Ekonomia, Zientzia Politikoak eta Nekazaritza ikasi zituen Tolosa Okzitanian; tesia egiteko bi urte Senegalen pasatu zituen eta Bretainian ere lanean egon zen Euskal Herrira itzuli arte, Donapaleuko "Jean Errekarte" laborantzako eskolako ekonomia irakasle zela eta aldi berean Bithiriñan laborari; 1967tik azken herri honetan bizi da. Politikagintza abertzaleari ere lotu zaio eta Enbatako kide izan zen, besteak beste.
Maddi Etxepare eta Peio Etxegoienekin aritu eta gero[1] 1967an Ellande Larralderekin Etxamendi eta Larralde bikote kantari ospetsua sortu zuen; poeta handitzat ere jotzen da. "Maiatz" aldizkariaren kolaboratzailea eta euskaltzain urgazlea da. 2010ean Sarako Idazleen Biltzarrak Etxamendi omendu zuen[2].
[aldatu] Lanak
Obra aberatsaren egilea da: ehun bat kantu (haietako batzuk lagun zuen Eustakio Mendizabal Txikiari eskainiak), olerki eta elelabur ugari idatzi ditu; lau liburu argitaratu zaizkio:
- Elurra zikindurik (1973, Mende Berri).
- Azken elurra (1974, Gure Herria).
- Aurora (1985, Maiatz). Ipuin luzea.
- Gilentegiko Gilen (1989, Gipuzkoa Donostia Kutxa; Irun Hiria Saria).
Enbata eta Herria aldizkariek bere lan ugari atera dituzte; Maiatz aldizkari literarioak bere lan guztiak 6 liburukitan argitaratzeari ekin zion.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Badok.info.
- ↑ Omenaldiaren berri Euskaltzaindiaren webgunean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Eñaut Etxamendi literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Eñaut Etxamendi: "Goiz edo berant, EAJk eta ETAk beharko dute politika berdina egin" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-07-22).
- (Euskaraz) Elkarrizketa EKEren webgunean.