Topic on Wikipedia:Txokoa

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Judaismoaren inguruko hainbat gairi buruz idazten ari naiz eta hebreerazko hitzen transliterazioa egiterako orduan hainbat duda sortu zaizkit. Euskaltzaindiak honen inguruan argitaratu duen araua hauxe da, baina ez dago eguneratuta eta kasu batzuetan ez da oso argi geratzen euskarazko zein letra erabili behar den. Esaterako, "ש" transliteratzeko "sh" aukera ematen da eta "x" parentesi barruan agertzen da, baina zirilikozko eta arabierazko transliteraziorako arauak berritu egin ziren eta "x" hobetsi da.


Euskarazko Wikipediako artikuluetan hebreerazko hitzak modu askotan ikusi ditut transliteratuta (gaztelaniazko, ingelesezko zein frantseseko arauak erabilita) eta gustatuko litzaidake horri konponbide bat ematea. Ez dakit Euskaltzaindiako transliterazio taula hori jarraitzea ondo iruditzen zaizuen, behintzat arau eguneratu bat argitaratzen duten arte (inoiz argitaratzen bada).


Eskerrik asko!

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Wayratuta. Zuk aipatutako testua ez da Euskaltzaindiaren arau bat, baizik eta Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian 1994. urtean argitaratutako artikulu bat, Inaki Irazabalbeitiak idatzia. Beraz, ez du Euskaltzaindiren arauen indarra; eta, gainera, oso zaharkituta geratu da, geroztik Euskaltzaindiak eman dituen arauak aintzat hartuta. Adibidez, hebraiera forma erabiltzen zuen Irazabalbeitiak aspaldi hartan; geroztik, ordea, hebreera arautua du Euskaltzaindiak, eta gaur egun seguru horixe dela Irazabalbeitiak darabilen forma.

Beraz, aipatu duzun artikulu hori ez zait oso erreferentzia segurua iruditzen. Bere garaian, dudarik gabe, ekarpen bikaina izan zen gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean; baina dagoeneko zaharkituta dago.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Arrazoi duzu, eskerrik asko! Ados nago, bai, zaharkituta geratu da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez naiz gaian aditua, ezta gerturatu ere, baina arabierazko transliterazioari pisu berezia emango nioke, biak hizkuntza semitiko eta gertukoak izanda. Ez badago besterik, hori hartu beharko.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Uste dut 'sh' hobeto dela kasu honetan. Hebraierazko izen modernoak, are yiddisherazkoak ere (yiddiSH!), alfabeto honetan idatziak, nazioartean modu nahiko angloan ematen dira oro har (oso anglo-mediatikoa da egungo Israel, kontuan izan). Ariel Sharon eta Isaac Bashevis Singer, adibidez sh-rekin ditugu euskaraz orain, eta berdintsu daude frantsesez. Transliterazio literal batean 'x' hobestea ondo ikusten dut, frantsesez 'ch' emango litzatekeen bezalatsu, baina frantsesez ere tradizioa da izen arabiarrak transliteratzekoa, eta hebraierazkoak era angloan ematea. Ariel Sharon bere horretan utziko nuke; aldatzekotan, akaso, Hanan Ashrawi (izen arabiarra, frantsesez Achrawi!) eta kidekoak.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko erantzunarengatik! Ez nintzen konturatu, baina arrazoi duzu, pertsona izenak sh-rekin daude bai euskaraz bai frantsesez.

Dena dela, duda gehiago ditut beste hitz batzuekin (jánuca/hanukkah/hanoucca, mishná/mishnah/mishna, kashrut/kashrut/cacherout eta horrelakoak). Gaztelaniaz eta frantsesez ez dute beti arau bera jarraitzen, behintzat wikipedian, baina katalanez badirudi arau zehatzak dituztela eta topatu dudan guztia horrela dute (hanukà, mixnà, caixrut). Kasu hauetan diozu "x" hobestea ondo ikusten duzula? (Ni ados egongo nintzateke)

Beste arazoa da j/k/h/kh modukoak nola transliteratu. Nik nire iritzia badaukat (arabieraz eta zirilikoz dauden hitzen transliterazioa ezagututa eta hebreerazko hitzak beste hizkuntzetan nola transliteratzen diren ikusita), baina noski, ez dut inolako autoritaterik hori erabakitzeko. Ipini nuen estekako taularekin ez nago guztiz ados, baina euskarazko wikipedian ingelesez "halakha" eta gaztelaniaz "halajá" idazten dena euskaraz bi moduetan ikusi dut eta ez dakit apur bat nahasia den.

"Transliterazioa hebreeratik" mezuari erantzun