Yiddish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yiddisha
'ייִדיש'
Non mintzatzen den: AEB, Israel, Argentina, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, Kanada, Ukraina, Bielorrusia, Hungaria, Moldavia, Lituania, Belgika, Alemania, Polonia, Australia, Frantzia eta beste herrialde askotan 
Eskualdea: Nagusiki Erdialdeko eta Ekialdeko Europa
Hiztunak: 3 milioi[1]
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Germaniarra
  Mendebaldekoa
   Goi-alemana
    Yiddisha 
Idazkera: Hebrear alfabetoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: SuediaSuedia Gutxiengo hizkuntza ofiziala
MoldaviaMoldavia Gutxiengo hizkuntzaren onarpena
ErrusiaErrusia Gutxiengo hizkuntzaren onarpena Hebrear Oblast Autonomoan
Erakunde araugilea: ofizialki ez du;
de facto Judutar Zientzia Institutua (YIVO)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: yi
ISO 639-2: yid
ISO 639-3:

 

Yiddisha[2][3] edo jiddisha[4] germaniar hizkuntza bat da. Erdialdeko eta Ekialdeko Europan bizi ziren juduek hitz egiten zuten jatorriz. Hebreerazko alfabetoz idatzi ohi da. Gaur egun hiztun gutxi ditu bere jatorrizko lurraldean, baina munduan zehar herrialde askotan sakabanatuta badira yiddish hiztunen komunitateak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dauden aldeak gorabehera, yiddisharen egoera konpara liteke Espainiako sefardita komunitateek erabiltzen zuten gaztelaniarekin. Alegia, bi kasu horietan hizkuntza mendeetan zehar gorde da, batez ere familia barneko transmisioari esker. X. mendean Frantziako juduek Alsaziara abiatu zirenean, aleman hizkuntzaren aldaera bat hartu zuten. Aldaera hori garatzen joan zen, batez ere hebreeraren eraginagatik. Ordurako, judu haiek hebreerarik ez zuten hitz egiten, baina liturgiarako erabiltzen zuten.

Yiddishez idatzitako lehen testuak XIV. mendekoak dira. Geroztik, Ekialdeko Europara egin zituzten emigrazioak zirela medio, yiddisha Bielorrusia, Ukraina, Lituania, Polonia edo Hungariara zabaldu zen.

Sobietar Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, yiddish hiztunak diasporara joan ziren. Asko Estatu Batuetara edota Latinoamerikara, bereziki Argentinara, joan ziren.

Yiddisha literatur hizkuntza da. Idazle ospetsuenetakoa Isaac Singer estatubatuarra da, 1978ko Nobel Sariduna.

Gaur egun yiddisha eta alemana aski hizkuntza desberdinak dira. Jerusalemeko Unibertsitate Hebraikoan irakasten da. Errusiako eta Bielorrusiako hizkuntza ofizialetako bat da, baina ez du Israelen halako estatusik lortu.

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yiddish hiztunak 11 milioi inguru ziren XX. mendearen hasieran. Munduan sakabanatuta zeuden juduen artean hizkuntzarik zabalduena zen, beraz. Baina bigarren Mundu Gerran Hitleren Alemaniak eragin zuen holokaustoaren ondoren hiztun kopurua ikaragarri murriztu zen. Gaur egun 3 milioi inguru izan litezke, gehienak Ekialdeko Europan. Beraz, eremu urriko hizkuntza da eta galtzeko arriskuan dago. Yiddish hiztun komunitateak dira hainbat herrialdetan: Ukraina, Errumania, Polonia, Hungaria, Lituania, Bielorrusia, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Estonia, Letonia, Moldavia, Panama, Puerto Rico, Errusia, Hegoafrika, Uruguai eta Estatu Batuak. Yiddish hiztun guztiak elebidunak dira, bizi diren herrialdeko hizkuntza ere hitz egiten baitute denek (errusiera, ingelesa, hebreera...).

Yiddishez idatzitako seinalea autobus-geltoki batean, Kiryas Joel herrian, Estatu Batuetan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baumgarten, Jean (transl. and ed. Jerold C. Frakes), Introduction to Old Yiddish Literature, Oxford University Press, Oxford, 2005, ISBN 0-19-927633-1.
  • Cohen, David (Rabbi), Yiddish: A Holy Language, Mesorah Publications, New York, 2004 (in Hebrew).
  • Estraikh, Gennady, Soviet Yiddish: Language Planning and Linguistic Development, Clarendon Press, Oxford, 1999, ISBN 0-19-818479-4.
  • Fishman, David E., The Rise of Modern Yiddish Culture, University of Pittsburgh Press, Pittsburgh, 2005, ISBN 0-8229-4272-0.
  • Fishman, Joshua A. (ed.), Never Say Die: A Thousand Years of Yiddish in Jewish Life and Letters, Mouton Publishers, The Hague, 1981, ISBN 90-279-7978-2 (in Yiddish and English).
  • Frakes, Jerold C., Early Yiddish Texts 1100-1750, Oxford University Press, Oxford, 2004, ISBN 0-19-926614-X.
  • Jacobs, Neil G., Yiddish: A Linguistic Introduction, Cambridge University Press, Cambridge, 2005, ISBN 0-521-77215-X.
  • Katz, Dovid, Grammar of the Yiddish Language, Duckworth, London, 1987, ISBN 0-7156-2161-0.
  • Katz, Dovid, Words on Fire: The Unfinished Story of Yiddish, Basic Books, New York, 2004, ISBN 0-465-03728-3.
  • Kriwaczek, Paul, Yiddish Civilization: The Rise and Fall of a Forgotten Nation, Weidenfeld & Nicolson, London, 2005, ISBN 0-297-82941-6.
  • Lansky, Aaron, Outwitting History: How a Young Man Rescued a Million Books and Saved a Vanishing Civilisation, Algonquin Books, Chapel Hill, 2004, ISBN 1-56512-429-4.
  • Liptzin, Sol, A History of Yiddish Literature, Jonathan David Publishers, Middle Village, NY, 1972, ISBN 0-8246-0124-6.
  • Schaechter, Mordkhe, The Standardized Yiddish Orthography: Rules of Yiddish Spelling, 6th ed., YIVO Institute for Jewish Research, New York, 1999, ISBN 0-914512-25-0 (in Yiddish and English).
  • Shandler, Jeffrey, Adventures in Yiddishland: Postvernacular Language and Culture, University of California Press, Berkeley, 2006, ISBN 0-520-24416-8.
  • Weinreich, Uriel. College Yiddish: an Introduction to the Yiddish language and to Jewish Life and Culture, 6th revised ed., YIVO Institute for Jewish Research, New York, 1999, ISBN 0-914512-26-9 (in Yiddish and English).
  • Weinstein, Miriam, Yiddish: A Nation of Words, Ballentine Books, New York, 2001, ISBN 0-345-44730-1.
  • Wex, Michael, Born to Kvetch: Yiddish Language and Culture in All Its Moods, St. Martin's Press, New York, 2005, ISBN 0-312-30741-1.
  • Wexler, Paul, Two-Tiered Relexification in Yiddish: Jews, Sorbs, Khazars, and the Kiev-Polessian Dialect, Berlin, New York, Mouton de Gruyter, 2002, ISBN 3-11-017258-5.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yiddish Aldatu lotura Wikidatan