Torcuato Luca de Tena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Torcuato Luca de Tena Brunet, (Madril, 1923ko ekainaren 9a - ibidem, 1999ko ekainaren 1a), Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria izan zen. Juan Ignacio Luca de Tenaren semea.

Izen bereko kazetariaren biloba, ABC egunkari eskuindarraren zuzendari izan zen 1952-1954 eta 1962-1975 urteetan. Harenak dira Edad prohibida (1958), La mujer de otro (1961), Pepe Niebla (1970) eleberriak eta Hay una luz sobre la cama (1969) eta El triunfador (1971) dramak. Azken lanen artean aipatzekoak ditu: Papeles para la pequeña y gran historia (1991, Paperak historia txiki eta handirako) eta Confesiones profanas (1993, Aitorpen profanoak). 1972. urteaz geroztik Espainiako Hizkuntzako Errege Akademiako kide izan zen. Jaso zituen sarien artean hauek dira aipagarrienak: Narratiba sari nazionala (1962), Planeta (1962), Fastenrath (1971) eta Espejo de España (1993). 1997an Primer y último amor (Lehen eta azken amodioa) eleberria argitaratu zuen.

Erreferentziak