Torricelliren esperimentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evangelista Torricelli

Torricelliren esperimentua saiakuntza bat izan zen, Evangelista Torricelli italiar fisikariak 1643an Pisan egin zuena. Haren bitartez frogatu zen lehenbiziko aldiz hutsaren existentzia eta aireak pisua duela.[1]

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metro bateko luzera inguruko beirazko hodi bat, ertz batean itxita zegoena, erabat bete zuen merkurioz, eta merkurioa zuen kupeltxo batean sartu zuen. Merkurioak hodian eta kupeltxoan zuen maila desberdintasuna neurtuz eguratsaren presioa neurtu zuen. Egurats presioa handitzean maila desberdintasun hori handiagoa egiten zen eta gutxitzean txikiagotu. Itsasoaren mailan egurats presioaren batez besteko balioa, merkuriozko 76 zentimetroko zutabe batena zela frogatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Williams, Richard. October, 1644: Torricelli Demonstrates the Existence of a Vacuum. American Physical Society, aps.org (Noiz kontsultatua: 2018-2-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tomé López, César, Hutsaz, zientziakaiera.eus