Evangelista Torricelli

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Evangelista Torricelli

Evangelista Torricelli (1608ko urriaren 15a- 1647ko urriaren 25a) fisikari eta matematikari italiarra izan zen.

Faenza hirian jaio zen 1608an, baina laster geratu zen umezurtz. Ondorioz, Jacobo Torricellik, bere osabak, hartu zuen bere kargu. Urte batzuk beranduago, Erromara joan zen zientziak ikastera. Han Benedetto Castellik irakatsi zion, eta Galileo Galileiren lehen ikasleetako bat izan zen.

1643an bere asmakizun garrantzitsuenetako burutu zuen: barometroa.