Presio atmosferiko
Wikipedia(e)tik
Presio atmosferikoa lurzoruan aireak duen indarra edo atmosferak atmosfera barruan dauden gorputzen gainean egiten duen presioa da[1].
Eduki-taula |
[aldatu] Kontzeptua
Atmosferak bataz besteko 1013.25 hektopascal, hPa (baztertua milibar, mb) presioa du itsas-mailan, 45º latitudean. Baina, Nazioarteko Unitate Sistemaren unitatea metro karratutako newton (N/m²) edo pascal izanda, itsas-mailan bataz besteko presioa 101325 N/m² edo Pa da.
Aire hotza bada, jaisten da, presioa igoz eta antizikloi termikoak eraginez. Aldiz, beroa bada, igotzen da eta zikloi edo depresio termikoak eragiten ditu.
Era berean, aire hotza eta aire beroa nahasten ez direnez, bata besteari jaitsarazten du antizikloi eta depresio dinamikoak sortuz.
[aldatu] Ikerketaren historia
Presioa neurtzeko lehendabiziko zientzialaria Galileo bazen ere, ez zuen kasurik egin. Horrexegatik, 1643an, Evangelista Torricellik merkurioz bete zuen tutu bat presioa neurtzeko. Bere ikerketak bukatu ezin zituenez, Pascalek jarraitu zuen, itsas-mailan lortutakoa eta Puy-de-Dôme tontorrean lortutakoa konparatuz. Horrela, lehendabizikoz, airearen pisua neurtu zen.

