Towraghondi[1] (paxtuneraz: تورغونډۍ, Tōrghūnḍəi) Afganistango hiri bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. Herat probintziako herri hau Turkmenistango mugan dago eta 2007an 20.825 biztanle zituen. Lapis lazuliren bidea izeneko merkataritza-bidearen hasiera da.