Toy Dolls

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toy Dolls
Olga eszenatokian 2005ean
Olga eszenatokian 2005ean
Datuak
Jatorria Britania Handian
Musika mota Punk
Urteak 1979 - gaur egun
Webgunea Webgune ofiziala
Taldekideak
Michael "Olga" Algar

The Toy Dolls 1979an Ingalaterran sortutako punk musika taldea da. Pete Zulu eta Hud abeslariek taldea utzitakoan, hirukote bihurtu zen. Michael Olga Algar gitarrajoleak ahotsaren ardura hartu behar izan zuen. Hori bateriajoleen eta baxujoleen joan-etorri etengabearen hasiera baino ez zen.

Hasiera batean Oi! eszenaren barnan kokatu zen taldea, baina kritikari batzuen arabera, pop-punkaren barruan sailkatu beharko lirateke. 1983an estreinako albuma kaleratu zuten, Dig That Groove Baby. Harrezkero, diskoetxen eta taldekideen aldaketak gorabehera, zalego sendoa sortu dute Europan, AEBetan eta Japonian.

Arrakasta itzela lortu zuten "Nelie the Elephant" abestiaren punk bertsioa egitean. Abestirik famatuenak ondorengoak dira: "I've got asthma", "Nellie the Elephant", "Idle gossip", "Florence is deaf", "Tommy Koweys car", "Deidre's slag", "Glenda and the test tube baby"...

Benetan musika zoragarria egiten dute, letra dibestigarriekin eta jada urte pila daramate eszenatokian.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Album Urtea
Dig That Groove Baby 1983
A Far Out Disc 1985
Idle Gossip 1986
Bare Faced Cheek 1987
Ten Years of Toys 1989
Wakey Wakey 1989
22 Tunes Live from Tokyo 1990
Fat Bob's Feet 1991
Absurd-Ditties 1993
Or-castrated 1995
One More Megabyte 1997
On Stage in Stuttgart 1999
Anniversary Anthems 2000
Our Last Album? 2004
Treasured Toy Dolls Tracks Live 2006

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]