Trần Thiện Khiêm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trần Thiện Khiêm


Prime Minister of the Republic of Vietnam (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHo Chi Minh Hiria1925eko abenduaren 15a
Herrialdea Vietnam
HeriotzaSan Jose2021eko ekainaren 24a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnited States Army Command and General Staff College (en) Itzuli
HizkuntzakVietnamera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduajeneral

Trần Thiện Khiêm (ʈəŋ˨˩ tʰiəŋ˨˩˨ kʰim˧˧ ahoskatua; Saigon, 1925eko abenduaren 15a - San Jose, Kalifornia, 2021eko ekainaren 24a) hegovietnamdar militar eta politikaria izan zen. 1969tik 1975era Hego Vietnamgo lehen ministroa izan zen.

Vietnamgo Akademia Nazional Militarrean ikasi zuen eta Vietnamgo armadan aritu zen Bảo Đại enperadorearen erregimenean. Ameriketako Estatu Batuetan ikasketa militarrak zabaldu ondoren, Vietnamgo armadaren dibisio baten agintea jaso zuen.

1960ko azaroan Ngo Dinh Diem presidentearen alde jarri zen estatu-kolpe saiakera batean. Hala ere, Diem boteretik kendu zuen 1963ko azaroko estatu-kolpean parte hartu zuen. 1964ko urtarrilean, agintean zegoen Junta Militarraren aurkako beste estatu-kolpe batean parte hartu zuen.

Militarren arteko hilabete batzuetako barne borrokaren ondoren, Nguyễn Khánh nagusitu zen eta Trần Thiện Khiêm Estatu Batuetara bidali zuen enbaxadore gisa. Ameriketako Estatu Batuen ondoren, enbaxadore izan zen Taiwanen 1965etik 1968ra.

1968an Hego Vietnamera itzuli zen eta Barne ministro izendatu zuten. Lehen ministro izan zen 1969ko abuztuaren 22tik 1975eko apirilaren 5era. Estatu Batuetara erbesteratu zen komunistek Vietnamen boterea hartzean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]