Vietnamera
| Vietnamera Tiếng Việt |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Vietnam, AEB, Kanbodia, Frantzia, Australia, Laos, etab. | |
| Eskualdea: | Hegoekialdeko Asia | |
| Hiztunak: | Jatorrizko hiztunak: 70-73 milioi Osotara: 80 milioitik gora |
|
| Hizkuntza familia: | Austroasiarra Mon-khemerra Viet-muong Vietnamera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Vietnam | |
| Erakunde araugilea: | Araugile ofizialik gabekoa | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | vi | |
| ISO 639-2: | vie | |
| ISO 639-3: | vie
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Vietnamera[1][2] (tiếng Việt, edo gutxiagotan Việt ngữ), frantziar kolonizazioaren garaian Annamera bezala izendatua, Vietnamgo hizkuntza ofizial eta nazionala da. Vietnamdarren jatorrizko hizkuntza da (người Việt or người Kinh), zeintzuk Vietnamgo biztanleriaren %86a osatzen baitute. Gainera, herrialdetik at (AEBetan batez ere) bizi diren hiru milioi lagun inguruk ere mintzatzen dute. Era berean, Vietnamgo gutxiengo etniko gehienek bigarren hizkuntza gisa hitz egiten dute. Austroasiar hizkuntza familiaren parte da, eta margen handiz hizkuntz talde honetan hiztun gehien dituen mintzaira da. Vietnameraren berbategiak txineraren eragin handia du, aitzina txineraren idazketa sistema jarraituz idazten zelarik. Gaur egun, vietnamera alfabeto latindarra jarraituz idazten da, zenbait berezko ikur gehituz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- (Ingelesez) Vietnamera ikasteko doako ikastaroak, Vietcourses.com webgunean.
- (Ingelesez) Vietnamdar alfabetoa eta loturak, Guidevietnam.com webgunean.