Ho Chi Minh Hiria
|
Ho Chi Minh Hiria |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Thành phố Hồ Chí Minh |
| 1975 baino lehen vietnameraz |
Saigon Sài Gòn |
| Estatua | |
| Probintzia | Ho Chi Minh Hiria |
| Herritarra | Ho Chi Minh Hiritar, saingondar |
| Koordenatuak | 10°45′N 106°40′E / 10.75°N 106.667°EKoordenatuak: 10°45′N 106°40′E / 10.75°N 106.667°E |
| Eremua | 2,095 km2 |
| Garaiera | 19 m |
| Ordu eremua | UTC+7 |
| Biztanleria | 6,239,938 bizt. (2005) |
| Dentsitatea | 2,98 bizt./km² |
| Sorrera | 1698 |
| http://www.hochiminhcity.gov.vn | |
Ho Chi Minh Hiria[1] (vietnameraz Thành phố Hồ Chí Minh), 1975 arte Saigon[1], Vietnamgo hiri handiena eta populatuena da, Vietnamgo hegoaldean, itsasotik 80 km-ra, han Saigon izena hartzen duen Mekong ibaiaren deltako adar batean. 1975 baino lehen Saigon izena zuen vietnameraz Sài Gòn), oraindik ohiko hizkeran erabiltzen dena. Ipar Vietnam eta Hego Vietnam batu zirenean aldatu zioten izena, Ho Chi Minh iraultzaile eta politikariaren omenez. Lehen Hego Vietnam eta Frantziar Indotxinako hiriburua izandakoa da.
Nekazaritza eskualde emankor (arroza, azukre kanabera, tabakoa, kautxua) baten irtenbide naturala da, eta merkatu eta esportazio hiri gisa garatu da. Halaber, produktu horien eraldaketa industria, oihalgintza, mekanika, itsasontzigintza eta eraikuntzarako materialen industria dira nagusi. Burdinbideak, errepideak eta hegazkinek lotzen dute Hanoirekin.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Ho Chi Minh City) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38 | 40 | 38 | 38 | 39 | 38 | 41 | 37 | 38 | 38 | 37 | 37 | 41 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.6 | 32.9 | 33.9 | 34.6 | 34.0 | 32.4 | 32.0 | 31.8 | 31.3 | 31.2 | 31.0 | 30.8 | 32.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.4 | 27.7 | 29.2 | 30.2 | 29.6 | 28.5 | 28.2 | 28.1 | 27.9 | 27.6 | 26.9 | 26.1 | 28.0 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | 13 | 17 | 16 | 17 | 16 | 21 | 17 | 21 | 20 | 20 | 17 | 15 | 13 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21.1 | 22.5 | 24.4 | 25.8 | 25.2 | 24.6 | 24.3 | 24.3 | 24.4 | 23.9 | 22.8 | 21.4 | 23.7 |
| Euria (mm) | 13.8 | 4.1 | 10.5 | 50.4 | 218.4 | 311.7 | 293.7 | 269.8 | 327.1 | 266.7 | 116.5 | 48.3 | 1931 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 2.4 | 1.0 | 1.9 | 5.4 | 17.8 | 19.0 | 22.9 | 22.4 | 23.1 | 20.9 | 12.1 | 6.7 | 155.6 |
| Eguzki orduak | 244.9 | 248.6 | 272.8 | 231.0 | 195.3 | 171.0 | 179.8 | 173.6 | 162.0 | 182.9 | 201.0 | 223.2 | 2486.1 |
| Hezetasuna (%) | 69 | 68 | 68 | 70 | 76 | 80 | 80 | 81 | 82 | 83 | 78 | 73 | 908 |
| Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[2] February 2010 | |||||||||||||
| Iturria (2): Weatherbase [3] | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Saigon XVII. mendean sortu zen, vietnamdarrak han zegoen khmer herriaz jabetu ondoren. Ondoko mendean jadanik frantsesek esku hartu zuten hango arazoetan. XIX. mendearen erdialdean hiria hartu eta lurralde osoa beretu ondoren, Kontxintxinako hiriburu izendatu zuten. 1880tik aurrera frantsesek europar ereduko hiria eraikitzeari ekin zioten. Geroztikako gorabehera politikoetan, bai frantsesekin bai amerikarrekin, Vietnamgo hegoaldeko hiriburu izan zen. Askapen gerra amaiturik (1975eko apirilean) Saigon izen historikoa utzirik, gaur egungo izena eman zitzaion, Ho Chi Minh buruzagi abertzalearen ohoretan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10
- ↑ World Weather Information Service – Ho Chi Minh City, http://worldweather.wmo.int/082/c00309.htm
- ↑ Weatherbase, Historical Weather for Ho Chi Minh City, http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=984&refer=&cityname=Ho-Chi-Minh-City-Ho-Chi-Minh-Vietnam
| Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |