Tracy Chevalier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tracy Chevalier

Bizitza
JaiotzaWashington1962ko urriaren 19a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBethesda-Chevy Chase High School (en) Itzuli 1980)
Oberlin College (en) Itzuli
(1980 - 1984) lizentzia
Ekialdeko Angliako Unibertsitatea
(1993 - master
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

tchevalier.com
IMDB: nm1256768 Allocine: 95587 Allmovie: p360990
Twitter: Tracy_Chevalier TED: tracy_chevalier Discogs: 699558 Edit the value on Wikidata

Tracy Rose Chevalier (Washington, 1962ko urriaren 19a) estatubatuar idazlea eta editorea da[1]. Eleberri historikoak idazten ditu eta Girl with a Pearl Earring eleberriarekin ezagun egin zen. Royal Society of Literature elkarteko kidea da 2008tik[2]. Gaur egun Londresen bizi da[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tracy Chevalier Washingtonen jaio zen 1962an eta zortzi urte zituela ama hil zitzaion[4]. Aita The Washington Post egunkariko argazkilaria izan zen 30 urtez[5]. Bethesda-Chevy Chase High Schoolen graduatu eta 1984an Ingalaterrara joan zen publizitate munduan lan egitera. Macmillan's Dictionary of Art-eko editore laguntzailea izan zen eta ondoren St. James Press-eko erreferantziazko liburuen edtorea[6]. 1993an East Angliako Unibertsitatean idazkera sortzailea ikasten hasi zen[7].

1997an argitaratu zuen aurreneko eleberria, The Virgin Blue. W H Smith-ek idazle debutarien sailerako aukeratu zuen liburua[8]. Bigarren liburua Girl with a Pearl Earring izan zen, Johannes Vermeer margolari flandriarrararen Neska perlarekin margolana oinarri hartuta sortu zuen istorioa eta arrakasta erabatekoa izan zuen[9]. 38 hizkuntzetara itzuli da eta 2014 artean bost milioi kopia salduak zituen[10]. Barnes and Noble Discover Award saria irabazi zuen[11]. 2003an liburuan oinarrituriko filmea egin zen, Scarlett Johansson eta Colin Firth zituen protagonista[12]. The Lady and the Unicorn (2003) liburua ere artelan batean oinarritu zuen, Dama eta adarbakarra tapiz flandriarrean hain zuzen ere[13].

Eleberri historikoak egiten jarraitu du eta protagonistak emakumezkoak izaten dire gehienetan, batzuetan fikziozkoak eta beste batzuetan historikoak. Remarkable Creatures (2009) liburuan esate baterako Mary Anning paleontologoaren bizitza kontatzen da[14].

2013an argitaraturiko The Last Runaway liburuak hainbat sari jaso zituen. Esklabuen merkataritza du oinarri eleberriak[15]. New Boy (2017) eleberri laburrean arrazismoa jorratzen du[16].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editore lanetan
  • Twentieth-Century Children's Writers, 3rd edition, St. James Press, 1989, ISBN 0912289953
  • Reader, I Married Him: Stories Inspired by Jane Eyre, 2016, ISBN 9780008150570

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997: WH Smith Fresh Talent, The Virgin Blue libururarengatik[8]
  • 2000: Barnes and Noble Discover Award, Girl with a Pearl Earring liburuarengatik[11]
  • 2008: Royal Society of Literature elkarteko kidea[2]
  • 2013: Ohioana Book Award, The Last Runaway liburuarengatik[17]
  • 2013: Richard and Judy Book Club book, The Last Runaway liburuarengatik
  • 2013: Oberlin College and University of East Angliako ohorezko doktoretza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Tracy Rose CHEVALIER personal appointments - Find and update company information - GOV.UK» find-and-update.company-information.service.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  2. a b (Ingelesez) «Tracy Chevalier» Royal Society of Literature (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  3. «About Tracy Chevalier» www.tchevalier.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  4. Geraghty, Clare. (2013-03-24). «Tracy Chevalier - bestselling author of Girl With a Pearl Earring - shares her keepsakes and family memories» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  5. (Ingelesez) Schudel, Matt. (2007-06-10). Photographer Douglas Chevalier. ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  6. «Tracy Chevalier - About Me» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  7. «I thought: 'Who's playing a prank?'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  8. a b (Ingelesez) «Books: Independent choice: first novels» The Independent 1997-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  9. Tracy Chevalier. (2000). Girl with a pearl earring. Dutton ISBN 978-0-452-28702-0. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  10. «The world of writer Tracy Chevalier» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  11. a b «Barnes & Noble.com Awards» web.archive.org 2013-07-31 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  12. «British Council Film: Girl With A Pearl Earring» film-directory.britishcouncil.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  13. «La Dame à la licorne | Musée de Cluny» www.musee-moyenage.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  14. (Ingelesez) Padel, Ruth. (2009-08-28). «Remarkable Creatures by Tracy Chevalier» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  15. (Ingelesez) Birch, Carol. (2013-03-08). «Carol Birch reviews The Last Runaway by Tracy Chevalier» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  16. (Ingelesez) Allfrey, Ellah Wakatama. (2017-05-17). «New Boy by Tracy Chevalier review – if Othello were a schoolboy» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  17. «Ohioana Fiction Set in Ohio: 2013 Winner» web.archive.org 2014-07-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]