Scarlett Johansson
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Scarlett I. Johansson | |
| Jaio | 1984ko azaroaren 22a (27 urte) | |
| New York ( |
||
| Lan nabarmenenak | Lost in translation | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Scarlett I. Johansson (New York, 1984ko azaroaren 22a - ) aktore estatubatuarra da.
[aldatu] Biografia
1984ko Azaroaren 22an jaio zen Manhattan auzoan, aita daniarra eta ama poloniar jatorrikoa den familian. Bere neba-ahizpetako bi aktoreak dira ere: Vannessa Johansson eta Hunter Johansson.
Txikitatik aktorea izan nahi zuen, eta horrexegatik, Manhattango Professional's Children Schoolen ikasi zuen. Ondoren Lee Strasberg Theatre Instituten jarraitu zituen bere aktore-ikasketak. Telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urterekin teatroan debuta egin zuen. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak ematen hasi zioten. 1996an, Manny & Lo filman, bere lehenengo paper nagusia eman zioten.
Harrezkero, filmetan antzezten jarraitu zuen, baina ez zen oso ospetsua. Alabaina, 2003an, Girl with a Pearl Earring filman parte hartu zuen paper nagusian. Film honi kritika oso onak egin zioten eta ordutik ospetsua da. Urte honetan ere, Scarlettek 4 Oscar nominazio jaso zituen Lost in translation filmean antzezteagatik. Arrakasta horiek ez ezik, beste batzuk lortu ditu. Esate baterako, Match Point filman antzezteagatik, Urrezko Globo sarietara izendatu zuten emakumezko bigarren aktorerik onenaren kategorian.
[aldatu] Filmografia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Scarlett Johansson, IMDBn