Trans harrotasunaren bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monica Helmsek sortutako trans harrotasunaren bandera

Trans harrotasunaren bandera[1] edo trans bandera[2], 1999an proposatua, hiru koloretako (urdin argia, arrosa argia eta zuria) bost marra horizontal dituen bandera da. Monica Helms emakume trans estatubatuarrak diseinatu zuen pertsona transak, komunitatea eta erakundeak irudikatzeko[3][4].

Mundu osoko LGBT komunitateak nortasun espezifikoko bandera batzuk hartzearen antzera, LGBT bandera barne, trans harrotasunaren bandera mundu osoan erabiltzen da trans komunitatea irudikatzeko, nahiz eta beste hainbat bandera erabilitzen diren[3].

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona transen banderaren diseinu nabarmenena[5] trans harrotasunaren bandera da, pertsona transen harrotasunaren, aniztasunaren eta eskubideen ikur gisa erabiltzen dena. Monica Helms emakume trans estatubatuarrak sortu zuen 1999an[6], eta Phoenixeko harrotasunaren desfilean erakutsi zuten lehen aldiz 2000. urtean[7].

Banderaren diseinuak trans komunitatea irudikatzen du eta bost marra horizontalez osatuta dago: bi urdin argi, bi arrosa eta zuri bat erdian. Helmsek honela deskribatzen du banderaren esanahia:

« Goiko eta beheko marrak urdin argiak dira, mutikoentzako kolore tradizionalekoak. Ondoan dauden marrak arrosak dira, naskatoentzako kolore tradizionalekoak. Erdian dagoen marra zuria da, genero-trantsizioan ari direnentzat edo genero neutroa edo zehaztu gabekotzat jotzen dutenentzat. »

[8][9]


Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trans harrotasunaren bandera Ruben Gallego biltzarkidearen bulegoaren aurrean (2019)

Banderaren emoji bertsioa 2020an gehitu zen Emoji zerrenda estandarrean[4][10].

AEBetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Frantziskoko Castro barrutian igo zen lehen aldiz 2012ko azaroaren 19an eta 20an, Transgeneroen Oroimenaren Egunean[7][11]. Bandera igotzeko ekitaldia La Monistat bertako drag queen-ek zuzendu zuen[12].

2014ko abuztuaren 19an, Monica Helmsek lehen trans harrotasunaren bandera eman zion Amerikako Historiaren Museo Nazionalari[13].

Trans harrotasunaren bandera ofizialki igo zuen lehen AEBetako konderriko gobernua Filadelfiakoa izan zen 2015ean. Udaletxean igo zen Filadelfiako 14. Urteko Trans osasunaren konferentziaren omenez, AEBetako eta Filadelfiako banderen ondoan[14].

2019ko urtarrilean, Jennifer Wexton Virginiako ordezkariak trans harrotasunaren bandera igo zuen Washingtoneko bulegoaren kanpoaldean, trans komunitateari laguntza erakusteko[15][16]. 2019ko martxoan, Kongresuko dozenaka kide demokratek eta independentek banderak igo zituzten euren bulegoen kanpoaldean, Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Egunean harira[17].

Erresuma Batuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brighton and Hoveko kontseiluak bandera erabiltzen du Transgeneroen Oroimenaren Egunean[18].

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko ekainaren 1ean Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean igo zuten[1].

Diseinu alternatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hauetan zehar, hainbat pertsona, erakunde eta komunitateek beste trans bandera batzuk sortu dituzte. Horietako bat Jennifer Pellinenek diseinatu zuen, Helmsen diseinu klasikoa ezagutu gabe. Kolore arrosak eta urdinak gizonak eta emakumeak irudikatzen dituzte. Moreak komunitatearen aniztasuna eta genero ez-binarioak adierazten ditu[19].

Beste diseinu bat erabiltzen du Israelgo trans komunitateak[20]. Ontarion, Trans Bandera izenez ezaguna den bandera erabiltzen da, Michelle Lindsay diseinatzaile grafikoak sortua[21].

Raquel Willis aktibista eta idazleak Trans Bandera Beltza izeneko aldaera bat sortu zuen AEBetako pertsona trans beltzen komunitateak jasaten dituen diskriminazio, indarkeria eta hilketa maila altuena irudikatzeko. Bandera hau marra beltz bat du erdian jatorrizko marra zuriaren ordez[22].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Trans harrotasunaren bandera Eusko Legebiltzarrera iritsi da» EITB.
  2. «Trans bandera iritsi da Eusko Legebiltzarrera» Gehitu.org.
  3. a b (Ingelesez) «History of the Pride Flag» Transgender Society jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021/08/03).
  4. a b (Ingelesez) Rude, Mey. (2020). «Apple Finally Has Trans Flag and Trans Symbol Emojis» Out.
  5. (Ingelesez) Petronzio, Matt. (2014). «A Storied Glossary of Iconic LGBT Flags and Symbols» Mashable.
  6. (Ingelesez) Fairyington, Stephanie. (2014). «The Smithsonian's Queer Collection» The Advocate.
  7. a b (Ingelesez) Sankin, Aaron. (2012). «Transgender Flag Flies In San Francisco's Castro District After Outrage From Activists» Huffpost.
  8. (Ingelesez) Gray, Emma; Vagianos, Alanna. (2017). «We Have A Navy Veteran To Thank For The Transgender Pride Flag» Huffpost.
  9. (Ingelesez) LB, Branson. (2017). «The Veteran Who Created The Trans Pride Flag Reacts To Trump's Trans Military Ban» BuzzFeed.News.
  10. (Ingelesez) Baume, Matt. (2020). «The Trans Pride Flag Emoji Is Finally Here» Them.
  11. (Ingelesez) Wilkey, Robin. (2012). «Castro Rainbow Flag Draws Controversy In San Francisco» Huffpost.
  12. (Ingelesez) Felion, Marc. (2009). «La Monistat Keeps it Fresh!» Feast of Fun.
  13. (Ingelesez) Kutner, Max. (2014). «A Proud Day at American History Museum as LGBT Artifacts Enter the Collections» Smithsonian Institution.
  14. (Ingelesez) Kellaway, Mitch. (2015). «Philadelphia Raises the Transgender Pride Flag for the First Time» The Advocate.
  15. (Ingelesez) Martinez, Gina. (2019). «Rep. Jennifer Wexton Hangs Transgender Pride Flag Outside Her Capitol Hill Office» Time.
  16. (Ingelesez) «Transgender pride flag hung in Congress by Rep. Jennifer Wexton» NBC News.
  17. (Ingelesez) Fitzsimons, Tim. (2019). «Sanders, Pelosi, Ocasio-Cortez hang transgender pride flags in Congress» NBCNews.
  18. (Ingelesez) Copping, Jasper. (2010). «Council flagpoles now celebrate diversity and druids» Telegraph.
  19. (Ingelesez) «Pride Flag Identification Guide» Pride Flag Identification Guide.
  20. (Ingelesez) Osmanski, Stephanie. (2022). «Get To Know the History Behind 21 LGBTQIA+ Pride Flags and What They Each Represent» Parade.
  21. (Ingelesez) «Ottawa Police observe the Transgender Day of Remembrance» Orleans Star.[Betiko hautsitako esteka]
  22. (Ingelesez) «Black Trans Liberation Tuesday Must Become an Annual Observance» Rewire News Group.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]