Transkantauriarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transkantauriarra

FEVEren 1900 serieko lokomotora Transkantauriar trakzio-buru.

Transkantauriarraren barrualdea.
Datu orokorrak
Garraio motaTren turistikoa
JabeaRenfe Operadora
Webguneawww.transcantabrico.com
Ustiapena
Hasiera1983ko uztailaren 30a
EragileaRenfe Operadora
Datu teknikoak
Galiboa1 m

Transkantauriarra (gazteleraz, jatorriz, Transcantábrico) Kantauri itsasoko ertza zeharkatzen duen tren turistikoa da. 1983an inauguratu zuen FEVE enpresa publikoak, eta 2012an FEVE Renfe Operadoraren barruan gelditu ondoren, aipatutako azken enpresa honek kudeatutako zerbitzua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) espainiar enpresa publikoak Transkantauriarra sortzearekin batera, Espainiako lehenengo tren-hotel turistikoa sortu zen. Jatorriko ideia Orient Express trenaren pareko tren turistikoa sortzea zen, FEVEren menpe zeuden Espainia iparraldeko trenbideetatik ibiliko litzatekena. Tren honen bereizgarria zabalera metrikodun trenbideetatik ibiltzen dela da. Honek iristeko oso zaila den zenbait paraje zeharkatzen ditu, zabalera arrunteko trenbideetatik ibiltzen diren trenek zeharkatu ezin dituztenak.

1983ko uztailaren 30ean lehenengo bidaia egin zuen, La Robla eta Cistierna artean (Leóngo probintzian). Hasierako osaera hurrengoa zen: hiru Pullman saloi-kotxe (pub, taberna eta egongela), 1923an Erresuma Batuan eraikitakoak; 4 ohe-kotxe, ohatzez hornituta; energia ekoizteko furgoi bat; eta tripulaziorako zerbitzu-kotxe bat.

Gaur egun bi Transkantauriar mota ustiatzen dira: Transkantauriar Klasikoa eta Luxu Handiko Transkantauriarra, azken hau munduko tren turistikorik onena izendatua.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteetan León eta Ferrol arteko ibilbideak egiten zituen, Bilbotik pasaz, La Robla trenbidea (León-Bilbo linea) itxi zen arte. Ondoren, Bilbo eta Ferrol arteko ibilbideak egitera pasa zen.

2003an La Robla trenbidea berrireki ondoren, jatorriko ibilbidea egitera pasa zen.

2009an Donostiatik Santiago Compostelakora zerbitzu bereziak ezarri ziren, eta 2010etik ohiko zerbitzuak Donostiara luzatu dira, Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia trenbidea erabiliz, Basauri eta Donostia artean.

2011 Luxu Handiko Transkantauriarra ere ezarri zen, Donostia eta Santiago Compostelakoaren arteko ibilbidea eginez,[2] eta jatorriko tren turistikoa Transkantauriar Klasikoa izenez berrizendatu zen,[3] León-Bilbo-Ferrol hasierako ibilbidea mantenduz.

Bestalde, charter bidaiak ere antolatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «España reconocida como potencia mundial en trenes de lujo y con encanto» 2012-01-31 (Noiz kontsultatua: 2012-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) FEVE. «El Transcantábrico Gran Lujo».
  3. (Gaztelaniaz) FEVE. «El Transcantábrico Clásico».

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]